Aurreko Albisteak

Bilduk, Bizkaiko Garbiguneetan jasoten diran "linea zuriko" produktuak batzeko sistemea indartzea eskatuko deutso Aldundiari

Bilbon, 2013ko ekainaren 20an.

Batzar Nagusietako Bildu taldeak, bariku honetan Nekazaritza eta Ingurumeneko Batzordean eztabaidatuko dan Arauz Besteko Proposamena aurkeztu dau, Foru Aldundiak “linea zuriko” edukiontzi barria instalau daian Garbiguneetan, bertan, oraindino ondo funtzionetan daben etxeko tresna elektrikoak eta dagoeneko balio ez dabenak bereiztuta itxi ahal izateko. Koalizino abertzalearen eretxiz, jatorrian egindako bereizketa horrek gailu elektrikoak barriro erabilteko aukera hobetuko leuke, asko garraioan kaltetu egiten dira eta.

Socialistas Vascos (PSE-EE) taldeak gehiago gura dau. Zuzenketa eske baten bitartez, talde horrek abertzaleen ekimena onartzeko eskatzen deutso Bizkaiko ganberari, baina horrez gain, “linea marroiko” hondakinak batzeko sistemea be indartzea gura dau, telebistak, bideoak edo DVD-ak, adibidez.

Beste alde batetik, Bizkaiko Talde Popularrak (PP) Iosu Madariagaren, Ingurumeneko Foru Diputatuaren agerraldia eskatu dau, Meatzalde Goikoa Kultur Alkarteak uztailaren 17ko 956/2012 Foru Aginduan ebatzitakoak bete ez izana azaldu daian. Agindu horretan, baimendu bako foru espazioetan dagozan Sukarrietan (Trapaga) eskulturak kentzea eskatzen zan. Talde horren eretxiz “ulertezina” da zortzi hilebete geroago, Aldundiak, aurrekoa balio barik ixten dauen agindu barria onartzea, eskultura parke hori baimenduz, baina baldintza batzuk beteteko beharragaz. Baldintza horreen artean erantzukizun zibileko asegurua aurkeztea dago.

Lotutako artxiboak: