Aurreko Albisteak

Uruguaiko presidenteak Gernikako Batzar Etxea bisitau dau

Gernikan, 2013ko bagilaren 1ean

José Mujicak, Uruguaiko presidenteak, Gernikako Batzar Etxea bisitau dau, Vatikanora egindako bisitaren ostean Euskal Herrira itzuli danean. Vatikanon Frantzisko Aita Santuak hartu dau. Esan behar da José Mujicaren arbasoak Muxikatik datozala. Uruguayko presidenteak Batzar Nagusietako ohorezko liburuan sinatu, eta testu hau idatzi dau, gaztelaniaz: "Las palabras no alcanzan, no dicen, lo que siente en las tripas. Todo es nostalgia por nuestras raíces y, sin embargo, no olvidaremos mientras nos quede aliento".

Arratsaldeko 20:00ak inguruan, Ana Madariagak, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak eta María Ángeles Elorzak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkari nagusiak, harrera eskini deutsie Uruguaiko presidenteari.

Mujicari ohorezko aurreskua eskini jako, eta Gernikako Arbolara eta arbola “zaharrera” hurbildu da. Azken arbola horren aztarnak Batzar Etxeko lorategietan dagoz.

Uruguaiko presidenteak Gernikako Batzar Etxea, euskaldunon herriaren askatasunen sinboloa, bisitau dau, bere abizena daroan eta bere arbasoen jaioterri izan zan Bizkaiko herrian gaua pasau aurretik.

BIDEOA
http://vimeo.com/67513802