Aurreko Albisteak

Metro Bilbaoren ordutegia luzatzeari buruzko eztabaidea

Metro Bilbao

Bilbon, 2013ko apirilaren 17an

Metro Bilbaoren ordutegia atzera be hizpide izango da Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bizkaiko Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordea ostirala bilduko da Bilbon, besteak beste metroaren zerbitzua, bere ibilbide guztian, goizeko 5etan hasi eta gaueko 12ak arte egon daiten Bizkaiko Talde Popularrak (PP) aurkeztu dauen Arauz Besteko Proposamenaz eztabaidatzeko. Jesús Isasi Bizkaiko Talde Popularreko Taldeburuordeak ekimena aurkezteko arrazoitzat agertzen dauz, batetik, “herritarren egin dabezan eskariak” eta, bestetik, Metro Bilbaon eta Bizkaiko Garraioen Partzuergoan kudeatzaile barriak dagozanez, horreek daben eretxia ezagutu gurea.


ALDUNDIAK ERANTZUTEKOAK

Beste alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak erantzun egin beharko deutse PPk Bizkaibusen zerbitzuari, Barik txartelari eta Metroari buruz egin dituan sei galderari. Batzarkide-Talde horrek jakin egin gura dau ea zer egin dan edo zer erabagi hartu dan Batzordean onarturik dagozan zenbait Arauz Besteko Proposamenen kasuan, hurrengo gaiei buruzkoetan hain zuen: Bizkaibusen ordutegiak eskualdeburuetatik handitzea; Metroko geltokien kanpoaldean trenak iristen dirala iragarteko seinalizazinoa; Bizkaibusen geltoki izan bai baina hatakotzat seinalizaturik ez dagozanak seinalizatzea; Barik euskarria erosteagaitik ordaindutakoa berreskuratu gura daben erabiltzaileei dirua itzultzea; bizikletadun Bizkaibuseko erabiltzaileei informazinoa emotea; eta azkenik, Bizkaibusen irudia eguneratzea, eguneratu barik egoan lekuetan eta egoeretan.