Aurreko Albisteak

Batzarkide-Taldeek eztabaidatu egingo dabe Aldundian euskereak presentzia gehiago izateaz eta euskal dantza eta Larrañetako funikularra modu egokiagoan babesteaz

Bilbon, 2013ko apirilaren 10ean.

Kultura eta Euskerako Batzordeak batzarra izango dau bihar, apirilak 11, Bilbon, Batzarkide-Taldeek aurkeztutako lau Arauz Besteko Proposamen eztabaidatzeko. Bildu Taldeak proposamen bi aurkeztuta ditu Foru Aldundian euskara normalizatzeko bideari buruz Batzar Nagusien jarrerea zein dan ezagutzeko. Proposamenokaz bilatzen dau euskerea “laneko hizkuntza na-gu-sia izan dedin lanabesak garatzea Aldundian” eta “Aldundiaren marka bera euskara hutsez agertzea”. Era berean, Bilduk eskatu gura dau “zerbitzuburuei eta idazkari teknikoei euskarazko perfila eskatzea” eta “goi mailako funtzionarioen arteko laneko bilerak euskaraz egitea”.

Beste alde batetik, Bizkaiko Talde Popularrak beste ekimen bi ditu aurkeztuta Batzar Nagusietan, eskatzeko kultur babesa aitortu dakiela batetik Trapagako Larrañetako funikularrari eta, bestetik, euskal dantzei.

Batzordearen batzar berean Kulturako Foru Diputatua, Josune Ariztondo, batzorderatuko da, berak eskatuta, desgaitasuna daben umeen 2013. ekitaldirako Udalekuak kanpainako partai-de-tzari buruzko argipideak emoteko. Aldundiak martiaren hasieran egin eban “Udalekuak 2013” kanpainaren aurkezpena. Udaldiko kolonietako programa hori 7 eta 13 urte bitarteko umeei dago zuzenduta. Aurten 4.124 plaza eskaintzen dira, eta horreetako %5a desgaitasuna dabenentzako izango dira. Kanpaina aurtengo uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 14an amaituko da. Plazen zozketea datorren apirilaren 23an izango da, izena emoteko epea martiaren azkenean amaitu zan-eta.