Aurreko Albisteak

"Betirako ondarea. XX. mendeko hilobi-ondarea", Enkarterrietako Museoaren kultura-ibilbidea

Domeka honetan, bagilaren 9an, jarduera batek, “Betirako ondarea. XX. mendeko hilobi-ondarea” izenekoak, oso arkitektura-ondare garrantzitsua ezagutzeko aukerea emon dau hiru hilerritan: Balmasedakoan, Zallako La Herrerakoan eta Sopuertako Carralekoan. Balmasedako hilerriak atari neoklasiko bat eta estilo bereko kapilak ditu, eta azpimarratzekoak dira estilo eklektikoko kapilak. La Herrerakoan atari eta kapila eklektikoak dagoz, 1895ekoak, Ángel Galíndez arkitektoak eginak. Carralekoan, atariaz gainera, aitagarria da 1910eko kapila modernistea, Emilio Otaduy arkitektoak altxatua.

Kultura-ibilbide barri hau, Pérez de la Peña ikerlariak zuzendua, goizeko 10etan hasi da Enkarterrietako Museoan, eta 14:30ean amaitu leku berean, “Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” erakusketeari bisita gidatua egin ostean. Ganera, domeka honetarako aukeratutako hilerriak be ezagutzeko aukerea egon da, autobusez joanda.

Enkarterrietako Museoa martiaren 8an hasi zan eskualdeko arkitektura-ondare garrantzitsua ezagutzera emoten “Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” erakusketearen bidez. Lehenago, Gorka Pérez de la Peña historialariak lau urtez jardun eban ikerketa-lan bat egiten, eta erakusketea lan horren emaitza da. Erakusketearen osagarri, kultura-ibilbide batzuk antolatu ditu Museoak; lehenengo, erakusketea bisitetako eta, horren ostean, Enkarterriko eraikin berezi batzuk ikusteko. Horrezaz ganera, Museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu asteburuetan erakusketea ikusteko, eta horretarako, eguna eta ordua eskatu behar dira aurretiaz.

HURRENGO KULTURA-IBILBIDEA

Urriaren 6a, domekea (Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiak): “Eliza eta jauregi artean jendea dibertitzen”

Ordutegia eta ibilbidea:

-10:00. Enkarterrietako Museoa. “Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” erakusketea bisitetea.

-11:30. San Cosme eta Damian eleizea bisitetea (Bezi. Sopuerta)

-13:00. Hierro-San Martin jauregia bisitetea

-14:30 Enkarterrietako Museora itzultzea

Jarduerea doakoa da. Beharrezkoa da aurretiaz izena emotea 94 650 44 88 / 94 610 48 15 telefono zenbakietara deituz edo enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatziz