Aurreko Albisteak

"XX. mendeko legatua. Etorkizunerako ondarea", Enkarterrietako Museoaren kultur ibilbide barria domeka honetan, maiatzaren 19an

Bizkaiko Batzar Nagusien esku dagoan Enkarterrietako Museoak “XX. mendeko legatua. Etorkizunerako ondarea” izeneko kultur ibilbidea antolatuz ospatu dau Museoen Nazinoarteko Eguna, maiatzaren 19an, domeka honetan. Museoan ikusgai dagoan “Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” erakusketea ezagutu ondoren, joan dan gizaldiaren erdialdean eregitako eraikin bi bisitau dira: Sollanoko (Zalla) ur araztegia eta Arangurengo (Zalla) Sortzez Garbiaren eleizea. Juan de Madariaga eta Lander Gallastegui arkitektoek diseinau eben estilo funtzionalistea daukan araztegia, eta 1962. eta 1966. artean egin zan. Sortzez Garbiaren eleizea Emiliano Amann arkitektoak egin eban. 50eko hamarkadako estilo modernistakoa da eta 1952. eta 1956. artean eregi eben.

Pérez de la Peña ikerlariak zuzendu du kultur ibilbidea. Ibilbidea goizeko 10:00etan hasi da Enkaterrietako Museoan, eta leku berean bukatu da 14:30etan, “Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” erakusketara egindako bisita gidauaren ostean eta domeka honetarako aukeratutako eraikinak ezagutzera autobusez joan eta gero.

Enkarterrietako Museoak, eskualdearen ondare arkitektoniko garrantzitsua erakusten dau joan dan martiaren 8tik, “Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” erakusketan. Gorka Pérez de la Peña historiagileak lau urtez egin dauen ikerketa lana jasoten dauen erakusketa hori osatzeko, Museoak kultur ibilbideak antolatu ditu, lehenengo erakusketea bisitetako eta horren ostean, Enkarterrin dagozan eraikin berezietako batzuk ikusteko. Horrez gain, Museoak erakusketarako bisita gidauak eskaintzen ditu asteburuetan; aurretik eguna eta ordua eskatu behar da.

HURRENGO KULTUR IBILBIDEAK

Bagilaren 9a, domeka: “Betirako ondarea. XX. mendeko hileta-artea”

Ordutegia eta ibilbidea:

-10:00. Enkarterrietako Museoa. “Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” erakusketea bisitatzea

-11:30. Balmasedako hilerria bisitatzea

-13:00. La Herrerako hilerria (Zalla) bisitatzea

-14:00. Carraleko hilerria (Sopuerta) bisitatzea

-14:30 Enkarterrietako Museora itzultzea

Urriaren 6a, domeka (Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondareari buruzko Europar Jardunaldiak): “Eliza eta jauregi artean jendea dibertitzen”

Ordutegia eta ibilbidea:

-10:00. Enkarterrietako Museoa. “Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” erakusketea bisitatzea.

-11:30. San Cosme eta Damian eleizea bisitatzea (Beci. Sopuerta)

-13:00. Hierro-San Martin jauregia bisitatzea

-14:30 Enkarterrietako Museora itzultzea

Doako jarduerak. Beharrezkoa da aurretik izena emotea 94 650 44 88 / 94 610 48 15 telefono zenbakietara deituz edo enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatziz