Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusiek Korrikan hartu dabe parte Bilbotik igaro danean

Bizkaiko Batzar Nagusiek bat egin dabe Bilbotik gaur igaro dan Korrikagaz. Ana Otadui Bizkaiko Batzarretako Lehendakariak hartu dau Korrikaren lekukoa Autonomia kaleko hasieran, eta 1.751. kilometroa egin dau; beragaz batera, pasa dan agintaldiko hainbat batzarkidek egin daben arineketan euskararen alde: Jon Andoni Atutxa, Kontxi Claver, Mikel Bagan, Aitor Ibarra, Jesús Lekerikabeaskoa, Josu Unanue, Ekain Rico, Eneritz de Madariaga eta Nuria Atienza.

`Klika´ (“euskerearen aukerea hautatzeko eta geure hizkuntzak bizi dauen garai barriagaz bat egiteko deia”) goiburua daukan Korrika honek 21. edizinoa egiten dau. Joan dan apirilaren 4an hasi zan Garesen, eta datorren apirilaren 14an, domekan, bukatuko da Gasteizen. 11 egunez, adin guztietako milaka persona 2.000 kilometro baino gehiago ari dira egiten, arineketan, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Iparraldeko eta Nafarroako bideetan, euskereari lagunduz, gelditzen ez dan lasterketan.

AEKk urte birik behin antolatzen dau lasterketea, eta bertan hainbat talde, erakunde eta persona txandakatzen dira, lekukoa eroateko. Bizkaiko Batzar Nagusiek orain urte bi be egin eben bat Korrikagaz. Orduko haretan Gernikako Batzarretxearen ondoan hartu eben lasterketaren lekukoa.