Bardintasunean aurrera egiteko helburuak alkartuta, Euskadiko politika eta erakunde eremu osoko 200 emakume baino gehiagok Euskal Emakume Hautetsien III. Batzarra egin dabe
Giro nasaiak eta generoak eragindako ezelango bazterketa bako gizarterantz alkarregaz aurrera egiteko konpromiso sendoak markau dabe Euskal Emakume Hautetsien III. Batzarra. Erakundeetako maila guztietan –udaletatik Eusko Legebiltzarrera– karguak daukiezan Alderdi guztietako berrehun ordezkari baino gehiagok hartu dabe parte gaur Gernikako Batzarretxean egin dan Batzarrean. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentea izan da Foru Batzarrek, EUDELen eta Emakunderen laguntzeagaz, antolatu daben ekitaldiaren burua. Azken erakunde horreetako zuzendari nagusiak, María del Mar Zabala eta Izaskun Landaida, hurrenez hurren, be ekitaldian egon dira.
Alderdi politiko nagusietako goi mailako ordezkari moduan, Batzarrean hartu dabe parte Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko (EAJ/PNV) presidenteak, Maddalen Iriarte Eusko Lebegiltzarreko EH Bilduko bozeroaleak, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari Nagusiak, Eukene Arana Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak, eta Amaia Fernández Euskadiko PPko idazkari nagusiak.
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea ez da Gernikako ekitaldian faltau. Bertan egon dira, baita be, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun Sailburua, María Jesús San José Lan eta Justizia Sailburua eta Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika Sailburua eta baita gaur bertan bere kargua hartu dauen Sonia Pérez Turismo Sailburua be. Gernikako Batzarretxera hurbildu diranen artean, Talde Jeltzaleko Amaia Betolaza, Josune Gorospe, Estibaliz Larrauri eta Begoña Otalora legebiltzarkideak, EH Bilduko Jone Goirizelaia eta Miren Larrion, Tinixara Guanche (Elkarrekin Podemos), Gloria Sánchez Martín (Talde Sozialista), Nerea Llanos (Alderdi Popularra, talde horretako Euskadiko koordinatzailea eta bozeroalea be bada) eta Rosa Martínez (Equo) egon dira, beste batzuen artean. María Guijarro Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Lankidetza eta Aniztasun Zuzendaria, Eider Gardiazabal eurodiputatu sozialista eta Isabel Salud (Ezker Anitza IU) Kongresuko Diputatua be bertara etorri dira.
Bizkaiko Foru Aldundia, EAJ-PNVko Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak eta Lorea Bilbao Euskera eta Kultura Diputatuak, eta Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Diputatuak (PSE-EE) ordeztu dabe.
Euskal emakume hautetsiek egiten daben lana erakusten dauen urteroko ekitaldian egon dira, baita be, Amaia del Campo Barakaldo Alkatea, Aintzane Urkixo Santurtziko Alkatea eta Ana María Carrere Andoaingo Alkatea, beste udal ordezkari batzuekaz batera. Horreen artean dagoz Josune Irabien (Amurrio), Idoia Buruaga (Elorrio) eta Pilar Legarra (Asteasu) alkateak, Martiaren 8ko, Emakumearen Nazinoarteko Eguneko, Erakunde Adierazpena irakurri dabenak, eta baita hainbat zinegotzi be, Alba Delgado (Barakaldo), Beatriz Marcos (Bilbao) eta Paula Amieva (Getxo). Bilboko Udala Itziar Urtasun (EAJ-PNV), Carmen Carrón (PP) eta Carmen Muñoz (Udalberri) zinegotziek ordeztu dabe, Bizkaiko uriburuko eta beste udalerri, hiribildu eta uri askotako emakume hautetsi ugarigaz batera.
Gernikan gaur egin dan ekitaldiak lurralde historikoetako batzarretako hainbat batzarkide be jaso ditu. Bizkaiko Batzar Nagusietatik, bertan egon dira Begoña Gil lehenengo presidenteordea (Euskal Sozialistak), Irene Edesa Euzko Abertzaleak taldeko batzarkidea, EH Bilduko Arantxa Urkaregi, Txusa Padrones eta Onintze Oleaga eta Podemos Bizkaia taldeko Eneritz de Madariaga, Neskutz Rodríguez eta Nuria Atienza egon dira. Gipuzkoako Batzar Nagusiei jagokenez, Eider Mendoza presidentea eta Patricia Gete eta Mónica Mora batzarkideak etorri dira. Arabako Batzar Nagusietatik, Izaskun Moyua (Talde Jeltzalea), Julia Liberal (Talde Sozialista) eta Arantxa Abecia (Podemos Bizkaia) batzarkide eta euren taldeetako bozeroaleek hartu dabe parte.
Maribel Arriortua zientzialaria, benetako erreferentea Kristalografiaren arloan; bere bigarren lanaren aurkezpeneko biran murgilduta dagon eta hiru hizkuntzatan abesten dauen Izaro kantautore gaztea; bere barazkien eta ortuarien kalidadea eta aurkezpena dirala eta nekazaritza azokatan 700 sari baino gehiago irabazi dituan Adela Andikoetxea lurreko artisau parebakoa; eta bazkide bati Bolueta Engineering Group metalurgia taldea erosi ostean, finantza mundutik enpresa mundura saltua emon dauen Lourdes Moreno izan dira gaur goizean egin dan Batzarreko konbidau bereziak. Atzo-Gaur-Beti aintzatespena eta bertan alkartu diran emakume guztien txaloak jaso ditue.
Bigarren mailan, eta konbidauen harmailatik, hainbat gizon politikarik jarraitu dabe Euskal Emakume Hautetsien III. Batzarra. Horreen artean egon dira Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea (EAJ/PNV), Joseba Gezuraga Bizkaiko Batzar Nagusietako bigarren presidenteordea (EH Bildu) eta lurralde honetako Batzarretako beste batzarkide batzuk, Jon Andoni Atutxa Euzko Abertzaleak taldeko bozeroalea, bere taldeko beste sei batzarkidegaz batera, eta baita Ekain Rico, Euskal Sozialistak taldeko bozeroalea, eta Javier Ruiz eta Eduardo Andrés Talde Popularreko batzarkideak.