Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusiek Saharako Estaduaren aldeko erakunde-adierazpena onetsi dabe

Bizkaiko Batzar Nagusia

Gernika-Lumon gaur egin dan Kontroleko Osokoaren hasieran, Bizkaiko Batzar Nagusiek Saharako Estaduaren aldeko erakunde-adierazpena onetsi dabe, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD-RASD) sortu zanetik 43 urte beteten diran egunean. Talde guztiek adostu daben eta Ana Otadui Batzarretako Presidenteak irakurri dauen testuak deia egiten deutso Espainiako Estaduari, okupautako lurraldeetan giza eskubideen errespetu osoa exijidu deion Marokoko Erreinuari, Fronte Polisarioak Espainian daukan ordezkaritzari estatus diplomatikoa emon deion eta Saharako biztanleei zuzendutako giza laguntzea handitu daian.

Beste alde batetik Bizkaiko Batzarrek eskaria egiten deutsie euskal gizarteko hainbat sektoreri, kolonia izandakoari jagokozan gaietan behar egiteko. Holan, “Mendebaldeko Saharako gatazkea gizarteak emoten deutson garrantzia beragaz lantzeko” eskatzen jake komunikabideei, eta herritarrei, bertako egoerea sare sozialen bitartez zabaltzeko eta salatzeko.

Beste alde batetik Bizkaiko Batzar Nagusiek eskerrak emon deutsiez “egunero Saharako Herriagaz laguntasuna erakustearen alde behar egiten daben gizarte arloko alkarte eta kolektibo solidarioei, euren asmo bakarra, senidetutako herri horren askatasunezko etorkizuna lortzea dalako”.

Modu berean, adierazpen instituzionalak, “umeak jasoteko ‘Oporrak Bakean’ programaren garrantzia” autortzen dau, hori dalako “familia saharar eta euskaldunen arteko alkartasunaren eta maitasunaren adierazpen handiena”.

Testuak jasoten dauenez, SEAD-RASD erakundearen aldarrikapenetik 43 urte beteten dirala eta, “Euskadiko hainbat erakundetako ordezkariak Tindufeko errefuxiatu eremuetara joango dira, Saharako herriaren burruka zuzenagaz daukien konpromisoa berresteko”.