Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, René Cassin Estrasburgoko Giza Eskubideen nazinoarteko Institutuan egin dan Gernikako Arbolaren landaketa ekitaldian hartu dau parte

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidenteak, René Cassin Estrasburgoko Giza Eskubideen Institutuan egin zan Gernikako arbolaren kimu baten landaketa ekitaldian hartu eban parte joan dan bariku eguerdian. Kimuaren landaketeagaz amaierea emon jakon René Cassinen figurea eta beharra aintzatesteko prestau diran ekitaldiei. Landaketa ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakariak be hartu eban parte, Euskadiko ordezkaritzaren buru.

Agintariek, Jean-Paul Costa erakundeko presidenteak lagunduta bisitau eben Institutuaren egoitzea. Ostean, kanpoaldean daborduko, Batzar Nagusietako Presidenteak, kimuaren egiazkotasuna ziurtatzen dauen dokumentazinoa emon eutsan Jean-Paul Costari. Adierazpenen ostean Gernikako arbolaren kimua landatu zan.

Batzar Nagusietako Presidenteak adierazo ebanez, Gernikako arboleak Euskal Herriaren askatasunak eta gure herriaren Bake guraria sinbolizetan ditu. “Landaketa sinboliko honeekaz Gernikaren sinboloa giza eskubideen defentseagaz eta indarkeria mota guztien bazterketeagaz lotzen dogu”, adierazo eban Ana Otaduik. “Estrasburgok eta René Casssinek ondo baino hobeto irudikatzen dabe Europaren, eta Europar Batasuna sortu eban belaunaldiak, horreen artean gure Agirre Lehendakariak, Bigarren Mundu Gerraren ostean eregiten jakin eban giza eskubideen defentsaren aldeko apostua”, adierazo eban gure lurraldeko Batzarretako presidenteak.