Aurreko Albisteak

Batzarretako taldeek 676 zuzenketa-eske aurkeztu ditue 2019ko Bizkaiko Aurrekontuen aurrean

Bizkaiko Batzar Nagusia

Bizkaiko Batzar Nagusietako taldeek 676 zuzenketa-eske aurkeztu ditue 2019. urterako Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokor Proiektuaren aurrean. Kontu horreek batzarretako tramitazinoan dagoz Bizkaiko Batzarretan, joan dan urriaren 31n erregistrau ziranetik. Igaz baino 23 zuzenketa-eske gehiago dira.

2019ko aurrekontuen zenbateko osoa 8.216,7 milioi eurokoa da, eta horreetatik 1.253,3 milioi sailek erabili daikien kopurua da. Batzarretako talde bakotxari jagokonez, eta Foru Gobernua eusten daben talde bietatik hasiz, Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) eta Euskal Sozialistak (PSE-EE) 8 zuzenketa-eske partzial aurkeztu ditu. Oposizinoak, bere aldetik, 668 zuzenketa-eske aurkeztu ditu guztira. 215 EH Bilduk aurkeztutakoak dira; 241 Podemosek; 137 PPk; eta 75 Talde Mistoak.

2019ko lurraldeko kontuen aurrean aurkeztu diran zuzenketa-eskeak holan banatzen dira sail bakotxaren aurrekontuen testuen artean: Euskera eta Kultura sailak 86 zuzenketa-eske jaso ditu; Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun sailak 95; Iraunkortasun eta Ingurune Natural sailak 101; Gizarte Ekintzak 78; Herri Administrazio eta Erakunde Harreman sailak 83; Ekonomia eta Lurralde Garapen sailak 108; Ogasun eta Finantza sailak 49; eta Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio sailak 60. Gainera, 13 zuzenketa-eske bat aurkeztu dira Foru Arau Proiektuaren artikuluen alderdiren bat aldatzeko, 1 Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundera (GUFE) eta beste 2 Udal Finantzaketea aldatzeko.

Orain, Bizkaiko Foru Batzarretako mahaiak datorren astean aztertuko ditu zuzenketa-eskeak, osotasuneko zuzenketa-eskeak eztabaidetako eta bozkatzeko osoko bilkurarako deialdia egin aurretik, seguruenez datorren abenduaren 12an Gernikan egingo dan saioan. Osoko horren ostean, beharrezkoa bada, zuzenketa-eske partzialak eztabaidatuko dira batzordean. Eta Batzarretako izapidetzeari bukaerea emoteko, azkenengo osokoa egingo da, eta bertan, Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean erreserbetan diran zuzenketa-eske partzialak aztertuko dira.