Aurreko Albisteak

Euskotreneko eta Feveko erabilerraztasunari, Zorrotzan disuasino-aparkalekua eregiteari eta "tubarik.net" webgunean Bizkaibuseko eta Bilbobuseko kabinei buruzko informazinoa emoteari buruzko eztabaidea

Euskotren

Bilbon, 2013ko martiaren 20an

Bizkaiko Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordea bihar batuko da Bilbon, Bizkaiko garraio publikoari buruzko hainbat alderdi lantzeko. Bildu taldeak, Arauz Besteko hiru Proposamenen bitartez, hau eskatu dau: Zorrotzan dagoan “Jabón Chimbo” lantegi zaharraren lurretan disuasino-aparkalekua eregitea; Bizkaian lan egiten daben EuskoTren eta Feve operadoreen geltokiak eta nasak erabilerraztasunari buruz indarrean dagoan araudira egokitzea; eta www.tubarik.net web guneak eskaintzen dauen informazinoaren barruan Bizkaibuseko eta Bilbobuseko kabinak sartzea, Barik txartela saltzeko eta kargetako puntu moduan.


ITZIAR GARAMENDIREN AGERRALDIRAKO ESKAEREA

Ekimen horreen aurretik, batzordeak Itziar Garamendiren, Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatuaren, azalpenak entzungo ditu, TCSA-ko Enpresa Batzordeak, Bizkaibuseko zerbitzua eskaintzen dauen konpainia horretako autobusetan hautemandako “matxurei eta arazoei” buruz.

Bildu taldeak informazinoa eskatu dau, “ahozko galdera” baten bitartez, foru departamentuak “Bizkaibuseko unidadeen egoera txarra hobetzeko eta kontserbazino kalidade egokia bermatzeko” hartuko dituan neurriak ezagutzeko. Arrazoi bera dala eta, Socialistas Vascos taldeak foru arduradunaren “preminazko” agerraldia eskatu dau Bizkaiko ganberan, euren ustez, “mantentze lan desegokiak dirala eta flotan, antza, gertatzen ari dan apurkako narriadurea” azaldu daian.