OHZ-IBIaren kobrantzak eta estolderiaren ganeko tasak zentrau dabe Eskaeretarako eta Herritarrakazko Batzordearen eguneko gai zerrendea
Halanda be, foru arkitekto batek, aldaketea ez dala bidezkoa esanez egin dauen txostena ikusita, Foru Ogasunak ez dau erreklamazinoa onetsi. Foru Ogasunak berak jakinarazo eutsan herritarrari alternatibea birjarpenezko nahibadakotasuneko helegitea edo auzibidearen aurreko administrazino helegitea aurkeztea zala.
Batzarretako taldeetatik, Podemos Bizkaiak adierazo dau Bizkaiko Foru Aldundiari galdera batzuk bideratuko deutsazala, egoera hori aztertu ahal izateko; modu berean, Talde Mistoko bozeroaleak, bere taldea gai “konplexu” hori aztertzen ari dala esan dau. Talde Popularra eta Euskal Sozialistak taldea, barriz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz bat etorri dira, geratzen dan alternatibea administrazioarenganako auzibidea dala esatean.
Halanda be, Arantza Urkaregi EH Bilduko batzordekideak adierazo dauenez, aukera hori “ez da oso erabilgarria persona guztientzat”. Horrez gain, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroaren Foru Arauak “hiri-lur” eta “urbanizagarri” kontzeptuen artean egiten dauen bereizketea aztertu beharra nabarmendu dau.
Jon Atutxa Euzko Abertzaleak taldeko bozeroalea bat etorri da Urkaregigaz, “sarri askotan prozesu hori (administrazioarenganako auzibidea) hastea ez dagola danen eskura” esatean. Dana dala, bozeroale jeltzalearen eretxiz, “Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpenak ez deusku Batzar Nagusiei jarduteko tarte handirik izten”.
ESTOLDERIAREN GANEKO TASAK
Batzordeak, Estolderiaren ganeko Tasaren zergagarritasunari buruzko araudiaren inguruko bigarren puntua landu dau. Oraingo honetan, herritar batek idazki bat bialdu dau Batzar Nagusietara, izaera orokorreko xedapenei buruzko informazinoa bialtzeko eskatuz. Batzar Nagusietako araudia kontsultau ostean, batzordeko presidenteak argitu dau herritarrei informazinoa emotea ez dagola erakunde horren eskumenen artean. Gardentasunaren ganeko Arauak xedatzen dauenez, egiteko hori Bizkaiko Foru Aldundiari jagoko. Oposizinoko talde guztiak bat etorri dira egokiena eskaria Bizkaiko Foru Aldundiari bialtzea dala esatean. Bozeroale jeltzaleak, barriz, Bizkaiko Toki Ogasunen Foru Araua bialtzea proponidu dau. Erandioko Udala horretan oinarritzen da estolderiaren ganeko tasea kobretako.
Horri jagokonez, Josu Osés Letradun Nagusiak, eskaria Foru Aldundira bialtzea edo eskatzaileari Sarbidearen eta Gardentasunaren ganeko 13/2013 Legea kontsultau daikela esatea proponidu dau. Dana dala, gogoratuazo dauenez, Bizkaiko Batzar Nagusiak “ez gara dokumentazino zerbitzua” eta “argitaratuta dagonera joten dogu”.