Aurreko Albisteak

Interes-gatazkei eta Bateraezintasunei buruzko Foru Arau Proiektuak Batzarretako tramitazinoagaz jarraitzen dau, 21 zuzenketa-eske onetsi eta gero

Iraskunde, Gobernamentu On eta Gardentasunerako Ba

Interes-gatazkei eta Bateraezintasunei buruzko Foru Arau Proiektuak beste izapide bat gainditu dau gaur Batzar Nagusietan, Batzarretako taldeek aurkeztutako 134 zuzenketa-eskeak eztabaidatu eta gero. Iraskunde, Gobernamentu Onerako eta Gardentasunerako Batzordeak aurrerago egingo dan osoko batean onesteko prest itzi dau testu barria, 21 zuzenketa-eske sartu eta gero. Horreetatik 2 Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek batera aurkeztutakoak dira, beste bi EH Bilduk aurkeztutakoak, 7 Podemos Bizkaia taldearenak eta 3 Talde Popularrarenak.

Zerrenda horri, EH Bilduk eta Podemos Bizkaiak –2 EH Bilduk eta 5 Podemos Bizkaiak– Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeakaz adostu dituen 7 zuzenketa-eske transakzional gehitu behar jakoz. Bidean, oposizinoak osoko saiorako erreserbau dituan ehun zuzenketa-eske baino gehiago geratu dira.

Batzarretako taldeen arabera, eta Foru Gobernuaren beharra eusten daben talde bietatik hasita, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek zuzenketa-eske 2 aurkeztu ditue; EH Bilduk 24; Podemos Bizkaiak 69 zuzenketa-eske aurkeztu ditu; eta, bukatzeko, Talde Popularrak, 19 zuzenketa-eske. Talde Mistoak, barriz, ez dau zuzenketa-eskerik aurkeztu.

Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek, ohiko zuzenketa-eske biren bitartez bultzatutako aldaketen artean honeek dagoz: Foru Araua indarrean sartu eta 12 hilebeteko epean, Jokabide Gidaliburuak egitea; indarrean sartu eta 6 hilebeteko epean Foru Aldundiak aurrera eroan beharreko politika publikoen plangintzarako, ebaluazinorako eta hobekuntzarako tresnak definidutea; eta Aldundiko goi karguek aurretik euren Currículum Vitaeak aurkeztea.

Oposizinoko taldeen aldetik, Podemos Bizkaia izan da aldeko eretxi gehien jaso dituana, aurkeztu dituan zuzenketa-eskeetatik 7 onetsi diralako. Taldeak planteetan dituan aldaketen artean, “interes-gatazkak eta bateraezinasunak, Aldundiko kargu publikoak kargutik kendu aurretik, une horretan eta ostean planteau daitekezan balizkoak” identifiketea dago.

Horrez gain, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeakaz adostu dauen zuzenketa-eske transakzional baten bitartez, oso zehapen larriak eta larriak Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Gardentasunaren Atarian argitaratzea onetsi da, arau haustea egin daben personen izenak eta egindako arau haustea adierazoz.

EH Bilduren zuzenketa-eskeen artean, Aldundiko kargu publiko bakotxak bere jokabidea egokitu beharreko printzipio etikoen artean bizikidetzea, alkartasuna eta errespetua egotea be badago. Horrez gain artikulu berean gehitu dauenez, kargu publikoen “behar bakarra, interes publikoa eta Bizkaiko herritarren interes orokorra betetea izango da”.

Beste alde batetik, Talde Popularrak , Foru Gobernuko taldeen aldeko botoa lortu dau bere hiru zuzenketa-esketan. Bultzatu dituan aldaketen artean, foru arauan aurreikusitako kargutik kentzearen ostean konpentsazinoa jasoteko eskubidea galtzea azpimarratu behar da.

Batzordeko eztabaidea bukatu ostean, Interes-gatazkei eta Bateraezintasunei buruzko Foru Arau Proiektua Bizkaiko Batzar Nagusietako Osokora eroango da. Ezelango zuzenketa-eskerik aurkeztu ez dauen Talde Mistoak izan ezik, EH Bilduk, Podemos Bizkaiak eta Talde Popularrak, euren zuzenketa-eske guztiak osoko saiorako erreserbetan dituela adierazo dabe.

DEIADAR MENDIAK

Aurretik, Iraskunde, Gobernamentu Onerako eta Gardentasunerako Batzordeak Talde Mistoaren Arauz Besteko Proposamen bat eztabaidatu dau, “Bizkaiko bost deiadar-mendietako tontorretan edo horreen hurreko inguruan Batzar Nagusietarako deiaren ohitura gogoratuazoteko oroigarriren bat jarteko aukerea aztertzeko”.

EH Bildu taldeak osoko zuzenketa-eskea aurkeztu dau, Foru Aldundiari eskaria eginez, “deiadar-mendiak izenagaz ezagutzen diran bost tontorren jatorria identifiketea eta zehaztea” lortuko dauen azterlana egin daian, erakunde biek “erespide moduan erabili daien, aitatutako deiadar-mendien inguruan egiten dituen erreferentzia guztietan”.

Halanda be, zuzenketa-eskea ez danez onetsi, jatorrizko proposamena izan da bozkatu dana. Azkenean, gobernu taldea osatzen daben taldeek, EH Bilduk eta Podemos Bizkaiak ez dabe onetsi. Talde Popularra abstenidu egin da.

Juan Otermin batzordekide sozialistak eta Jon Atutxa bozeroale jeltzaleak bertan egon diranei gogoratuazo deutsienez, Bizkaiko Batzar Nagusiek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdameseko Udalak onetsitako lankidetzarako protokoloari esker, Antonio Trueba kronistaren figurea balioan jarteaz gain, deiadar-mendietara igotzeko tradizinoan sakondu ahal izango da.