Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidenteak Suediako Stockholms Manskör abesbatzea jaso dau Gernikako Batzarretxean
Bisitariak Gernikako Arbolaren aurrean
Ondo etorriko berba batzuen ostean, Presidenteak Bizkaiko Batzarretatik egindako bisita gidauan lagundu deutse. Beirategiaren aretoa eta Osokoen aretoa ezagutu ostean, suediarrek argazkia atara dabe Gernikako Arbolaren ondoan, Batzarretxeko Ohorezko Liburuan sinatu aurretik.
Haretx sinbolikoagaz izandako lehenengo hartu-emona baliauta, abesbatzak hizkuntzaren oztopoak gainditu eta Gernikako Arbola abestu dau.
Stockholms Manskör eta Garaizarko Matxorriak abesbatzek kontzertua emongo dabe gaur arratsaldean Enkarnazio Elizan (Enkarnazio plaza 9, Bilbo). Häkan Sund-ek zuzendutako talde suediarrak Suediako eta Europako musika koral klasiko nahasketea eskintzen dau, eta baita jazza eta popa be. Begoñako abesbatzari jagokonez, euskal folklorea, bilbainadak eta musika erlijiosoa, besteak beste, batzen dituan errepertorio zabala dauka.