Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusiek bat egin dabe Bilbon emakume bat erail izana gaitzesteko bihar Udaletxean egingo dan alkarretaratzeagaz

Eraso matxista

Gaur arratsaldean Bilboko Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean emakume bat erail dabela jakinarazo dauen albistearen ostean, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentea eta talde politikoetako ordezkariak eta bozeroaleak, indarkeria matxistaren beste kasu bat dan horren kontra Udaletxean egingo dan alkarretaratzera joango dira bihar, goizeko 10:30ean.