Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidenteak ondo etorria egin deutse Bocineros – Deiadar Xtreme ultra traileko lehenengo sailkatuei Gernikako Batzarretxean

Bocineros – Deiadar Xtreme ultra trailaren azkenengo jardunaldian, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidenteak ondo etorria egin deutse Bocineros – Deiadar Xtreme ultra traila osatu daben hiru modalidadeetako lehenengo sailkatuei.

Partaideek omenaldia jaso dabe, Gernikako Arbolaren aurrean eskaini jaken ohorezko aurreskuagaz. Batzar Nagusietako Presidentearen zorion-agurra eta aintzatespena jasoteaz gain, Ohorezko Liburuan sinau ahal izan dabe, kirol esperientzia hori gogoratuarazoteko.

SARIEN BANAKETA

Ostean, Pasealekuan, sariak banatzeko ekitaldia egin da. Bocineros – Deiadar Xtreme ultra trailaren (200K) irabazlea Juan Romano García izan da; deiadar ultran (105K) garaipena Dani Aguirre nafarrak lortu dau; eta deiadar maratoian (45K) lehenengo postua David Martin izan da. Emakumeen mailan, Agurtzane Argiarro izan da Bocineros – Deiadar Xtreme ultra trailaren (200K) irabazlea; Oihane Perez deiadar ultrarena (105K); Oihana Cortazar deiadar maratoiarena (45K), bigarren postu absolutua eskuratuz.