Aurreko Albisteak

Bilduk "fumigazino masiboen" gainean itaundu deutso Foru Aldundiari, bai eta horreek ur horniduran euki leikiezan ondorioen gainean be

Bilbo, 2013ko zezeilaren 28a

Nekazaritzako foru diputatuak, Irene Pardok, irailean “egindako fumigazino masiboak" azalduko dauz bihar Batzar Nagusietan, eragina izen eben-eta Busturialdeko ur horniduran. Bildu da Pardoren agerraldiaren erantzulea. Taldearen ustez, Burgoako HUAn gertatutakoak "agerian ixten dau fumigazinorako erabilten diran erispideak eta teknikak ez dirala baliagarriak", izan be, intsektizida baten partikulak antzeman ziran “onargarria dana baino kopuru askozaz handiagoan”. Koalizino abertzaleak fumigazinoak egiteko jarraitzen diran protokoloei buruz galdetuko deutso foru arduradunari, bai eta jazotakoa barriro ez gertatzeko hartutako neurriei buruz be.

Nekazaritzako foru arduradunak Bizkaiko Talde Popularrak (PP) egingo deutsan galderari be erantzungo deutso, hain zuzen be, suhiltzaileek azken urteotan “Bizkaian erleen/liztorren kopurua handitzearen ondorioz antzemandako jazoeren igoera" azal deiozan, batez be, 2012. urtean egondako “igoera” garrantzitsua. Era berean, kausei eta hartutako neurriei buruz galdetuko deutsie, bai eta igoera horrek erlezaintzan eta liztor asiatikoaren inbasinoagaz antzemandako arazoakaz daukan zerikusiari buruz be, besteak beste.

ARAUZ BESTEKO PROPOSAMENAK

Nekazaritza eta Ingurumeneko Batzordeak hasieran eztabaidatuko dau PPk egindako Arauz Besteko Proposamena; hain zuzen be, Foru Aldundiari eskatu deutso "inausketak sustatu eta aholkatzeko, zuhaitzen mozketa eta sasitzak kentzearen ordez, Bizkaiko mendietan linea elektrikoek eta beste azpiegitura batzuek eragindako pasilloen garbiketea eta mantentze-beharrak egiteko orduan”.

Jarraian, PPk Bizkaiko ganberaren laguntza bilatuko dau, Bizkaiko hainbat aisialdi gunetan “osasun-arazoak artatzeko beharrezkoak leitekezan baliabide teknikoen eta giza baliabideen beharrizanen" gainean azterketa eskatzeko Foru Aldundiari. EAJk zuzenketa-eske osagarria aurkeztu dau, osasun jagoletza hori “ekitaldi kolektibo masiboak egiten dirazanean” izan daiten.