Aurreko Albisteak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Lehendakariaren batzorderatzea, Urduñako Udalaren 2009. urteko ikuskaritza txostena azaltzeko

Orduña

Bilbon, 2013ko otsailaren 27an.

José Ignacio Martínez Churiaque Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Lehendakaria Bizkaiko Batzar Nagusietako Iraskunde-Batzordearen eskariz bertaratuko da, Urduñako Udalaren 2009. urteko ikuskaritza txostena azaltzeko. Epaitegiko Lehendakariaren batzorderatzearen abiaburu izan zan Bizkaiko Talde Popularrak Udal horren egoera ekonomikoa eta finantzieroa ezagutzeko aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bat.

Epaitegiko arduradun horren azalpenen ostean, Iraskunde-Batzordeak eztabaidagai izango dau Batzarkide-Talde horrek aurkeztutako beste Arauz Besteko Proposamen bat, zeinen bitartez Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen jakon Urduñarako “Bideragarritasun Ekonomikorako Planen bat” egin dagiala, Udalagaz beragaz batera.

Aurkeztutako ekimen horren bitartez, PP alderdiak salatu egiten dau eze Udal horren egoerea “gero eta larriagoa dala, epe laburrera hobatuko dan izpi barik”, Udalak berak emondako datuen arabera, 5.651.000 euroko zorra dauka-ta.

Euzko Abertzaleak Taldeak (PNV) gehiketazko zuzenketa-eskea aurkeztu dau, hain zuzen be Popularrek eskatzen daben bideragarritasun plan hori udalei 2012ko ekitaldirako dituen zorpetze-mugak aldatzeko ekainaren 21eko 5/2012 Foru Arauan xedatutakoaren araberakoa izan daiten, kontratuen arloan udalek hartu dituen zor jakin batzuen ordainketa finantzatu ahal izateko.