Aurreko Albisteak

Talde batzarkideek euskereak Aldundian euki beharreko normalkuntzari eta erabilereari, Burzaco auzoaren konserbazinoari eta Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren sorrereari buruz eztabaidatuko dabe

Burzaco auzoa

Brzaco auzoa

Bilbon, 2013ko zezeilaren 20an.

Kultura eta Euskera Batzordea bihar alkartuko da Bilbon, oposizinoak aurkeztutako Arauz Besteko sei Proposamen eztabaidatzeko. Bildu Taldeak hiru ekimen aurkeztu dauz, Bizkaiko ganberak euskerearen normalkuntza-prozesuaren inguruan eta Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren sorrerearen inguruan daukan jarrerea ezagutzeko. Bizkaiko Talde Popularrak beste bi aurkeztu dauz, ondasun kulturaleko ondareak Bizkaiko museoei dohaintzan emon, laga eta gordailuan itxi izana eskertzeko mekanismoa sortzeko, eta Burzaco auzo meatzaria konserbetako Zugaztietan (Trapagaran). Bestetik, Euskal Sozialistak Taldeak euskerearen erabilerea sustatzeari buruzko proposamena aurkeztu dau.

Arauz Besteko bi Proposamenen bitartez, Bilduk Aldundiari eskatu gura deutso “zerbitzu guztiak euskeraz eskaintzeko herritarrei” eta “sensibilizazino-jarduerak ipinteko martxan, laneko esparru informalean euskerearen erabilerea handitu ahal izateko”. Koalizino abertzaleak Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren sorrerea be sustatu gura dau, “arte mueta horrek gure herriko kulturan daukan garrantziagaitik”.

Bilduren ildo berean, Euskal Sozialistak Taldeak proposamen ez loteslea erregistrau eban abenduan, euskerearen erabilerea sustatzeko Aldundian. Talde horrek Aldundiari eskatu gura deutso, “hartu-emon informaletan, sensibilizazinorako” barne-jarduerak ipinteko martxan, eta, apurka-apurka, zerbitzu “guztiak” euskeraz eskaintzeko, “gure errealidade soziolinguistikoaren eta finkatutako helburuen arabera”. PPk zuzenketa-eske gehigarria aurkeztu dau, bizkaierea sustatu, konserbau eta erabilteko.

Beste alde batetik, Bizkaiko Talde Popularrak gura dau gainerako taldeek euren ekimen bat babestu dagien, Foru Aldundiari eskatzeko eskerrak emoteko “antzeko erizpidea” daukan prozeduraren bat sustatzeko foru museoetan eta beste museo batzuetan (beti be, Aldundiak museo horreen patronatuetan edo kontseiluetan parte hartzen badau), ondare kulturalak dohaintzan emon, gordailuan itxi edo lagapenak egiten dabezenentzat, eta, modu horretan, esker on hori agertu daiten “erakusketen gaineko azalpen, identifikazino eta katalogoetan”. EAJ ekimen hau babesteko prest dago, baina jasota geratu behar da esker-on horreek bakarrik agertu behar dirala ongileek “horretarako borondatea agertzen” badabe.

Bizkaiko Batzar Nagusiek PPren proposamen bat be aztertuko dabe, Zugaztietako (Trapagaran) Burzaco auzo meatzariaren egoerea “aztertzeko”, “ekintza posibleak analizetako eta erabilera egokia emoteko”; izan be, “desagertzen hasi da”.