Aurreko Albisteak

Gizarte Ekintzako Foru Diputatuaren batzorderatzea

Pilar Ardanza

Pilar Ardanza batzardean

Bilbon, 2013ko otsailaren 14an.

Gizarte Ekintzako Foru Diputatua, Pilar Ardanza andrea, Batzar Nagusietara joango da bihar oposizinoko Batzarkide-Taldeek eskatuta argibideak emotera Leioako egoitza itxi izanari buruz, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) aldibaterako langileei aparteko soldatea itzuli dagiela eskatzeko egindakoei buruz eta Miserikordiako Egoitzako langileen lan-egoereari buruz.

Lehenengo eta behin, Leioako GUFEko egoitza ia modu sekretuan itxi izanari buruz Aldundiak dauen eretxia ezagutu gura dau Bildu Taldeak. Talde horrek eskatzen dau ganera, argitu dagiala zergaitik dagoan “hainbeste ohe huts” Txurdinagako adinekoen egoitzan, hain zuzen, Bilduren ustez, Aldundiak Leioako egoitzako adinekoak haraxe “pasatzea” gura dau-eta.

Beste alde batetik, Socialistas Vascos Taldeak azalpenak eskatuta daukaz, jakiteko ea GUFE edo IFAS erakundeak gutun bat igorri ete deutsen aldibaterako langileei aparteko soldatearen zati proportzionala itzuli dagiela eskatzeko. Talde horrek dino gutunean esaten jakela ordainketa hori itzuli ez dagien langileei euren aurkako lege egintzak aurrera eroango dirala.

Azkenik, Bildu eta Socialistas Vascos Taldeek Diputatu andrearen batzorderatzea eskatuta daukie Miserikordiako Egoitzako langileen lan-egoereari buruzko argibideak emon dagizan, soldatea %10ean gitxitu jakelako 2013. urterako eta izoztu 2014 eta 2015. urteetarako. “Kontuan izanik egoitza horregaz Aldundiak 175 plaza hitzarturik dituala eta Aldundia bera egoitza horretako Administrazino-Batzarreko kide dala”, Talde biok Ardanzaren batzorderatzea eskatu dabe, azaldu dagian Aldundiak ze zerikusi izan dauen langileen soldatea murrizterakoan.