Aurreko Albisteak

Interbiak, Mirafloreseko zubibidearen zatia oinezkoentzako egokitzea, Artazako birbilgunean bide segurtasuna hobatzea eta Bizkaimoveren bitartez bideen egoereaz neguan emoten dan informazinoa eztabaidagai izango dira Batzar Nagusietan

Mirafloreseko zubibidea

Mirafloreseko zubibidea

Bilbon, 2013ko otsailaren 14an.

Azken bilerea egin zanetik aste betera barriro batuko da bariku honetan, goizeko 9:30etan hasita, Bilbon Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordea. Bizkaiko errepideakaz lotutako zenbait gai aztertuko dira bertan: Interbiak enpresaren finantziazinoa, Mirafloreseko zubibidearen zatia oinezkoentzako egokitzea, Artazako birbilgunean bide segurtasuna hobatzea eta Bizkaimoveren bitartez bideen egoereaz neguan emoten dan informazinoa.

Batzordearen batzarraren hasieran Interbiaken 37.900.000 euroko akzinoak harpidetzeko 2012ko azaroaren 20an hartutako erabagiari buruzko argibideak emon beharko ditu Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatuak, Bildu Taldeak eskatuta, Talde horren eretxiz aurrekontuetan 9 milioi euro erosiko zirala egoan arren. Era berean, Bilduk jakin gura dau zein dan Interbiakek banketxeei eskatutako kredituen egoerea, horreen amortizazinoena, sarreren defizitaren eraginarena eta etorkizuneko zorpetzeen planifikazinoarena.

Beste “ahozko erantzun-eske” baten bitartez, Bildu Taldeko Taldeburuorde dan Aitor Torre jaunak argibideak eskatzen deutsaz Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andreari jakiteko zein dan Mirafloreseko zubibidearen zatia oinezkoentzako egokitzeari buruz orain 7 hilebete dirala eskatutako azterlanaren egoerea edo aurreikuspena. Hori dala-ta, joandako urteko ekainaren 5ean Arauz Besteko Proposamen bat onartu zan Batzar Nagusietan, non eskatzen jakon Aldundiari eze hila bete biko epean aurkeztu dagiala Mirafloreseko zubibidearen zatia oinezkoentzako egokitzeari buruzko azterlana, indarrean dagoan legedian oinarrituta, modu horretara erraztu ahal izateko Miribilla eta Santutxu auzoen arteko mugikortasuna.


ARTAZAKO BIRIBILGUNEA ETA BIDEEN INFORMAZINOA NEGUAN

Batzordearen bilerea amaitu aurretik Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bi eztabaidatuko dira, Aldundiari eskatzeko “barriro atondu dagiala Artazako biribilguneko trafikoen banaketea Getxorako noranzkoan”, helburutzat izanik erreil bat gehiago jartea Artazako biribilgunean Getxorantza, Uribe-Kostako autobidera sartu nahi izaten dabelako Artazara heltzen diran 99.000 ibilgailuetatik 72.000 ibilgailuk, Trafikoaren bilakaereari buruzko 2011ko Liburuan agertzen danaren arabera.

Batzordeari amaierea emoteko, Bizkaiko Talde Popularrak egindako eskari bat eztabaidatuko da, hain zuzen be Bizkaimove izeneko Aldundiaren webgunean errepideei buruz emoten dan informazinoa osatuagoa izan daiten eta mendateetako errepideetako egoerea eta datu meteorologikoak be emon daitezala “Bideen egoera” deritxan atalean.