Aurreko Albisteak

Batzar Nagusiek ia 600 batzar egin ebezan joandako agintaldian

Gernikako batzar-aretoa

Batzar Nagusia Gernikako Batzarretxean

Agintaldi amaiturik, Batzar Nagusiak bertan behera geratu ziran apirilaren 2an, 2007ko foru-hauteskundeak izan baino 55 egun lehenago. Agintaldi horretan zehar (2003-2007) Batzar Nagusiek 598 batzar egin ebezan (Osoko Batzarrak, Mahaiarenak, Batzordeenak eta Taldeburu-Batzarrarenak).

Araudi eta Jaurpiderako Batzordea (Batzar Nagusietako Mahaikideek eta Taldeburu-Batzarrekoek osatzen dabe) Batzar Iraunkor bihurtu zan agintaldi bitarterako, eta Batzar Nagusien jardunaren ardurea izan eban, harik eta hauteskundeetan Batzarkide barriak hautatu ziran arte.

Batzar Nagusien 2003-2007 agintaldia amaiturik, atzera begiratu eta ikusten da ia 600 batzar egin ebezala tarte horretan: 41 Osoko Batzar, Mahaiaren 155 batzar eta 38 Taldeburu-Batzar. Enparaduko guztiak batzorde-batzar arrunt eta bereziak izan ziran.


Batzarrik gehien Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak egin ebazan, 139 hain zuzen; hurrengo —kopuruan alde handiagaz baina— Azpiegituretakoa (60 batzar), Nekazaritza eta Ingurugirokoa (45), Iraskundekoa (36), Gizarte Ekintzakoa (29), Kultura eta Euskerakoa (26), Araudi eta Jaurpidekoa (12) eta Alkartezintasunetarakoa (9) datoz. Batzorde arrunt horreezaz aparte, Uriko Hondakinei buruzko Batzorde Berezia eratu zan; zazpi batzar izan ebazan eta emon behar eban Erizpena emon ostean, 2006an amaitu zan.