Aurreko Albisteak

Iruzur fiskalaren aurkako burrukea indartzeko Aldundiak aurkeztutako neurriei buruzko eztabaidea

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea

Bilbon, 2013ko otsailaren 11n.

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean bihar eztabaidatuko dan Foru Arau Proiektuaren bitartez neurri osagarriak eta zergen arloko beste aldaketa batzuk sartu gura dira iruzur fiskalaren aurkako burrukea indartzeko. Aldundiak abenduan aurkeztu eban Proiektuan jasorik dagoz Lurralde Historikoaren zerga sistemako zenbait zergatan egin gura diran aldaketak, esaterako pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan edo Sozietateen ganeko Zergan, baita toki zergen arloko beste batzuetan be.

Araugai hori izango da aztergai bakarra bihar, goizeko 11:30etan hasita, egingo dan Batzorde batzarrean. Arau Proiektu horren aldeko Erizpena emoten badau Batzordeak, hurrengo pausua izango da Osoko Batzarrean onartzea, indarrean sartu ahal izateko.

Proiektuari buruzko zuzenketa-eskeak aurkezteko epea urtarrilaren 21ean amaitu zan eta oposizinoko Taldeek 20 zuzenketa-eske aurkeztu ebezan: Bilduk bederatzi eta Socialistas Vascos Taldeak hamaika. Bizkaiko Talde Popularrak eta Euzko Abertzaleak Taldeak ez eben zuzenketa-eskerik aurkeztu.