Aurreko Albisteak

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak Ondareari buruzko Zergaren aurretiko erizpena onartu dau, EAJ-PNV eta PP taldeen aldeko botoakaz

Batzordea

Bilbon, 2013ko otsailaren 8an

Gaur hasi da eztabaidatzen Bizkaiko Batzar Nagusietan Foru Aldundiak aurkeztutako Foru Arauaren Proiektua. Lehenengo izapidea gaur eguerdian izan da, Euzko Abertzaleak eta Bizkaiko Alderdi Popularra taldeen aldeko botoakaz aurretiko erizpena onartu eta gero.

Foru Aldundiak Bizkaiko Parlamentura Ekonomia eta Ogasuneko Batzordera eroandako hasierako dokumentuak, oposizinoko taldeen 21 zuzenketa-eske ditu (4 PP-renak, 2 PSE-EE-renak eta 15 Bildurenak). Eztabaidan, EAJ-PNV-k, hasieran PP-k planteautako zuzenketa-eskeen aurrean bi zuzenketa-eske transakzional planteau ditu. Azkenean, jeltzaleen bi zuzenketa-eskeak onartu dira, bi taldeen aldeko botoei esker. PP-k bereak baztertzea erabagi dau. Hasierako testuari aurkeztutako gainerako zuzenketa-eskeak, PSE-EE-k eta Bilduk aurkeztutakoak, ez dira onartu.

Jose María Iruarrizagak, Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuak hasieran azaldu dauenez, zergak Bizkaiko 7.500 zergadunengan izango dau eragina, eta lurraldeari 75 milioi euroko eragin ekonomiko positiboa ekarriko deutso, hau da, tributu hori aplikau zan azken urtea izan zan 2011n baino 20 milioi gehiago.

Batzordeak onartutako azken erizpena osoko bilkurak berretsi beharko dau, behin betiko onartua izateko eta Foru Araua 2013ko urtarrilaren 1eko balioagaz indarrean sartu daiten.

BATZORDEAN AURKEZTUTAKO ONDAREAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO ARAUAREN PROIEKTUA
https://www.jjggbizkaia.eus/Boletin/A/1/09/Ai013a.pdf