Aurreko Albisteak

Bizkaibus izango da eztabaidagai Herri Lan eta Garraioetako foru diputaduaren agerraldian

Bilbon, 2013ko zezeilaren 7an

Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordea bihar, barikuan, zezeilaren 8an, bilduko da, talde batzarkideek Bizkaibus autobusen foru zerbitzuaren inguruko ekimenei buruz eztabaidatzeko. Saioa Herri Lan eta Garraio Saileko titularraren azalpenakaz hasiko da; hain zuzen be, Aldundiak azken urteotan Bizkaibuseko lineetako enpresa esleipendunei egindako luzapenak aztertuko dira.

Datorren urteari begira foru erakundea prestatzen dabilen balizko esleipenen aurrean, “aurrekontuetan azaltzen dan lez”, koalizino abertzaleak galdetu dau, beste gai batzuen artean, Aldundiak zelan egingo deutsen aurre “2013an ebazteko dagozan luzapenei”. Bilduk, era berean, jakin gura dau esleipen barriakaz etorkizunean egon daitekezan “langileen balizko subrogazinoak edota amortizazinoak zelan jorratuko diran”.

Foru arduradunaren azalpenen ostean, Batzordeak Arauz Besteko Proposamen bat eztabaidatuko dau, Bilduk aurkeztuta, Aldundiak, Bizkaibuseko Barik txartelari jagokonez, "ezarpen okerragaitiko zigor ekonomikoak eragiten dabezan akatsak” zuzentzeko. Gainera Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) txartelaren erabilerarako informazinoa “sendotzea” eskatu dau.

Azkenik, Batzordeak proposamen bi eztabaidatuko dauz, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Bizkaibusen zerbitzuaren baldintzak aldatzeko. Bildu taldeak eskaera egin dau Barik txartela baliozkotzeko makinak instaletako Bizkaiko Campusean, “zerbitzuen urteerako itxaron-denporea arintzeko”.

Talde honen beste proposamen bat be badago, Euskal Sozialistakaz batera aurkeztutakoa; hain zuzen be, Aldundiari eskatzen jako Leioako Campuseko "geldialdiak eta lineak handitzeko aukerea aztertzeko". Idazkian, talde biek hobekuntzak planteau dabez, Unibersidadea Bizkaia Zubiagaz, Getxoko Andra Marigaz, Bilbao-Erandio Goikoagaz eta Termibusegaz lotzen daben lineetan.