Gizarte Ekintzako diputatuak, Bizkaiko egoitza kontzertauetan "ez dagoala leku librerik" adierazo dau Batzar Nagusietan
Pilar Ardanzak, Gizarte Ekintzako Foru Diputatuak, Bizkaiko egoitza kontzertauetan gaur egun dagozan 2.543 lekuak “beteta” dagozala esan dau gaur goizean batzordean, prebentziozko arrazoiak dirala eta larrialdiren baten aurrean libre dagoan ohe bat izan ezik. Foru arduradunak esa dau benetan dagoana larregizko eskaintza dala, Bildu taldeak, agerraldi eskarian, aitatu ebazan zalantzei erantzunez. Foru Aldundiak egindako azkeneko berrikuspenean, 108 egoitzak 5.168 leku eskeini ebezan, benetako eskariaren “bikotxa”. Bere erantzunean, Pilar Ardanzak adierazo dau Foru Aldundiak eskarien arabera egokitzen dituala lekuak, eta kontzertautako ohe bakoitxarengatik egunean 75 euro ordaintzen dituala.
Diputatua Gizarte Ekintzako Batzordera joan da Bildu Taldearen galderari erantzuteko. Bildu Taldeak, egoitzek emondako iturriak erabiliz, “Bizkaiko hainbat egoitzatan ohe hutsak dagozala” esan dau, Irune Soto bozeroalearen ardura pizten dauen gaia, “hainbat pertsona dagozalako itxaron zerrendetan” dagozalako. Galderari erantzunez, Ardanzak erantzun dau benetan dagoana larregizko eskaintza dala. Itxaron zerrenden kontuari erantzunez, Ardanzak adierazo dau joan dan urtean 289 pertsona egozala leku bat “izendatzeko zain”. Horreetatik 32k aste bi baino lehen lortu eben lekua, III. mailako paziente larriak ziralako, araudiak azaltzen dauenez, eta beste 202k ordura arteko egoitzan jarraitzea erabagi eben.
BBK SARRIKO ZENTROA
Saio berean, BIldu Taldeak, BBK-k sinatutako kontratuan Reina de la Paz (Sarriko) izena eukan egoitzako adinekoakaz hartutako "baldintzak eta konpromisoak” mantendu ete dituan azaltzeko eskatu eban. Une honetan egoitza hori BBK Sarriko Zentroa da. Foru diputatuak azaldu dau bere sailak, Zentro barriaren kudeaketaz arduratzen dan Vitalitas enpresak “gaur bertan” aurkeztu dauen kontratua aztertuko dauela. Kontratu horretan “etenik barik eta behin betiko” jasoten da nagusiek ohe bakarreko logelak erabili ahal izateko aukerea, lehendik egoitzan egozan lagunek eskatzen eben moduan. Ardanzak adierazo dauenez, urtarrilaren 7an adindunak pixkanaka itzultzen hasi diranetik, orain 4 urte egoitzatik urten eben 300 lagunetatik 112 itzuli dira. Aurreikuspenak beteten badira, lehengo bezeroen erdia inguru egoitza barrira itzuliko da; gainerakoak “hil egin dira” edo “ orain dagozan lekuan geratuko dira”.
ONARTUTAKO PROPOSAMENAK
Diputatuak emondako azalpenen aurretik, Bizkaiko Legebatzarreko Gizarte Ekintzako Batzordeak, eguneko gai zerrendan jasotako Arauz Kanpoko bi Proposamenak onartu ditu. Lehenengoan, talde guztiak, PP-k izan ezik, Bilduren ekimena onetsi dabe, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko ez dagiezala aplikau osasun laguntza jasotzeko etorkinei ezarri jakezan baldintza barriak. Neurri horreek Eusko Jaurlaritzaren 114/2012 Dekretuaren bitartez sartu ziran indarrean.
“Egoera txarrenean dagozanen eskubideak murrizteagaitik” koalizio abertzaleak salatu dituan arauen artean, Euskadiko Autonomia Erkidegoan urtebete baino gitxiago erroldatuta dagoan pertsonari osasun txartela emoteko finkatze ziurtagiria aurkeztu behar izana aitatu dabe. Bilduren ustez, eskakizun hori “atzerapausoa” da Estadu mailako legearen aurrean, estadu mailako legeak 3 hilabete bakarrik eskatzen ditualako.
Bere 6 emendakinak onartu eta gero, Euzko Abertzaleak taldea proposamenaren alde agertu da, eta azpimarratu dau “arazoaren jatorria” Madrilgo Gobernuaren 16/2012 Errege Dekretuan dagoala. Jeltzaleak bat etorri dira BIldugaz Lege hori alboratzeko eta Euskadin izango dituan “ondorio kaltegarriak murrizteko” asmoan, Jon Larreak, EAJ-ko ahaldunak adierazo dauenez.
PSE-EE taldeak batzordean daukan bozeroaleak, Juan Oterminek, Epaitegi Konstituzionalak orain denpora gitxi emondako epaia gogoratu dau. Epai horrek Estaduko legedia kritiketan dau “batzuen osasuna mugatzea gizarte osoaren kalterako izan daitekealako”, gaixotasun kutsagarrien zabaltzea dala eta, adibidez. Ahaldun sozialistak popularrek gai horretan daukien jarrera kritikau dau. “Egoera txarrenean dagozanak zaintzen ez dituen gizartea bihozbakoa da”, esan dau, talde popularrari zuzenduz.
Puntu horretan, popularrak bakarrik geratu dira Errege Dekretuaren defendituz, eurentzat “osasun sistemaren egonkortasuna bermatuko dauela” esanez. Eduardo Andrésen berbetan, ezinezkoa da “danontzat kafea” egotea. Legeak “Europako herrialdeen parean jarteko eta osasun turismoa saihesteko” aukera emoten deusku. Larrialdietako osasun laguntza guztientzat bermatuta dagoala gogoratu dau.
“PUNTU BALTZEN” AZTERKETA
Beste alde batetik, batzordeak PP taldearen Arauz Kanpoko Proposamena onartu dau, talde horren eta EAJ-ren aldeko botoakaz eta Bildu eta PSE-EE taldeen abstentzinoagaz. Bertan, Aldundiari emakumeentzako arriskutsuak diran “puntu baltzen” mapa bat egitea eskatzen jako, Lurraldeko udalerrien laguntzagaz eta Eudelen partaidetzagaz. Dokumentu horregaz batera, Eusko Jaurlaritzak egingo leuken jarduera plana joango litzateke, lekuan lekuko poliziagaz koordinauta. Modu horretan, sexu erasoak gertatzeko arriskutsuak diran lekuetan segurtasuna handituko litzateke.