Aurreko Albisteak

Bizkaiko aurrekontuen proiektuari egindako zuzenketa-eske partzialen gaineko eztabaidea

Batzordea

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea

Bilbon, 2013ko urtarrilaren 28an.

Bizkaiko Batzar Nagusiak, aste honetako eguaztenean eta eguenean, 2013ko Bizkaiko Aurrekontuen proiektuari egindako zuzenketa-eskeak eztabaidatuko ditu Ekonomia eta Ogasun Batzordean. Programatutako zortzi saioetan, talde batzarkideek Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu dituan lurraldeko kontu publikoei aurkeztutako zuzenketa-eske partzialak aztertuko ditue. Foru arau horrek bere lehen "oztopo" parlamentarioa gainditu eban aurreko asteko eguenean Gernikan, osoko zuzenketa-eskeak bertan behera itxi ziranean.

Zuzenketa-eske partzialen gaineko eztabaidea 8 saiotan banatu da, lau eguaztenean eta beste lau eguenean; hau da, eztabaida bana Aldundiaren sail bakotxeko. Saioak aste honetako eguaztenean hasiko dira, goizeko bederatzi eta erdietan, Lehendakaritza Saileko aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa-eskeen gaineko eztabaideagaz, eta eguenean amaituko dira, arratsaldean, Arau Orokorraren Testu Artikulatuari jagokon Txostenagaz.
Batzar Nagusiek Bilbon daukien egoitzan (Hurtado de Amezaga kalea 6, 6. solairua) egingo diran batzordeen ordena holan geratu da:

EGUAZTENA, URTARRILAK 30
- 09:30ean. Lehendakaritza
- 11:00etan. Herri Lanak eta Garraioa
- 13:00etan. Nekazaritza
- 16:00etan. Gizarte Ekintza

EGUENA, URTARRILAK 31
- 09:30ean. Ekonomia Sustapena
- 11:00etan. Ingurumena
- 13:00etan. Kultura
- 16:00etan. Ogasuna eta Finantzak eta Testu Artikulatua

Bizkaiko Aurrekontuak behin betiko onartzeko izapide parlamentarioa Gernikako saioagaz amaituko litzateke, eta, bertan, Ekonomia eta Ogasuneko batzorde honeetan erreserbatutako zuzenketa-eskeak aztertu eta bozkatuko lirateke.