Aurreko Albisteak

Ekonomia Sustatzeko foru diputaduaren agerpena

Bilbon, 2013ko urtarrilaren 24an

Bizkaiko Batzar Nagusietako Bildu Taldeak Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko foru diputaduaren agerpena eskatu dau, azken horrek informazinoa emon dagion batzordeari, bere sailak Virtisú enpresako zuzendariakaz egin dauzen kudeaketen inguruan. Hain zuzen be, eskatzen dabena da une honetan jarduera barik dagoan konpainia horren arduradunakaz euki eben batzarraren edukiaren barri emoteko eta jakinarazoteko ze neurri hartuko dauzen Aldundiak horren inguruan.

Agerpen-idazkian, Bilduk gogorarazoten dau foru instituzinoa dala enpresa horren lursailen eta makinerien jabea, 2006an 15 milioi euroko zenbatekoan egindako erosketearen ostean. Orduko konpromisoaren arabera, Jofel konpainiaren filialak Enkarterrin kokatutako plantearen jarduerea eta 105 lanpostuak mantendu behar ebazan. Paper-fabrikearen jarduerea geldirik dago joan dan abendutik.