Aurreko Albisteak

Eratu da Batzar Nagusien Mahaia

Batzar Nagusien Mahaia eratu egin zan ekainaren 22an Batzar Nagusiek izaniko eraketa-batzarrean. Ana Madariaga beste agintaldi baterako hautatu eben Lehendakari, 51 botoetariko aldeko 28 botogaz. Hurrengo lau urteetarako Lehendakariordea Melchor Gil izango da eta Jon Andoni Atutxa Bigarren Lehendakariordea, hurrenez hurren 14 eta 13 boto izan ebezan-eta. 2007-2011 agintaldirako Lehenengo Idazkaria Nerea Llanos izango da eta Ana Tellería Bigarren Idazkaria.
Osoko Batzar horretan, Araudiak agindutakoari jarraituz, lehenengo eta behin, Batzarkideak batzarkidetasunaz jabetu ziran, eta horretarako, Batzar Iraunkorreko kide batek banan-banan deitu eutsen Batzarkide agiridunei, agiria aurkezten lehenengo izan zanetik hasi eta azkenengora arte. Aitatutako "deia" egin jakenean, Batzarkideek bertan zirala adierazo eta, Lehendakariaren eskariz, jagoken lekuan jesarri ziran. Behin danak jesarrita, Adineko Mahaia deritxana eratu zan, hiru Batzarkiderik zaharrenakaz eta bi gazteenakaz.
Hurrengo mahaikideak osatu eben: Jesús Suso jeltzalea Mahaiburu, Nestor Villate jeltzalea Lehen Mahaiburuorde, José Ferrera EB Aralarrekoa Bigarren Mahaiburuorde, EB Aralarreko Jonathan Martínez Lehen Idazkari eta Xabier Legarreta jeltzalea Bigarren Idazkari.
Adineko Mahai hori arduratu zan behin betiko Mahaiko Lehendakaria, Lehendakariordeak eta Idazkariak hautatzeko bozketez. Horretarako ba, bozketa-txartelak Batzarkideen artean banandu ziran, ixilpeko boto-emonketa emon eben eta botoak zenbatu egin ziran.
Lehenengo boto-emonketan hautatu eben Lehendakari Ana Madariaga, EAJ alderdikoa, izan be 51 batzarkideen arteko 28ren botoa lortu ebalako, gehiengo osoa hatan be; 22 Batzarkidek emon eben boto zuria eta beste batek balio bakoa.
Hurrengo, Lehendakariordeen hautaketea egin zan boto-emonketa bakarrean. Melchor Gil sozialisteak 14 boto lortu ebazanez, Lehenengo Lehendakariorde urten eban eta Jon Andoni Atutxa jeltzaleak Bigarren Lehendakariorde, 13 botogaz. Bozketa horretan 22 boto zuri eta balio bako bat izan ziran.
Mahaiko Idazkariak be boto-emonketa bakarrean hautatu ziran. Alderdi Popularreko Nerea Llanos andreak urten eben Lehenengo Idazkari eta EB Aralarreko Ana Telleríak Bigarren Idazkari. Boto-emonketa horretan 28 boto zuri eta balio bako boto bat izan ziran.

Lotutako artxiboak: