Aurreko Albisteak

Bizkaiko Aurrekontu Proiektuaren osotasunari aurkeztutako osoko zuzenketa-eskeen eztabaidarako osoko batzarra eguen honetan, urtarrilaren 24an, ospatuko da, Gernikan Osoko batzarra Gernikako Juntetxean ospatuko da

Osoko batzarra Gernikako Juntetxean ospatuko da

Bilbon, 2013ko urtarrilaren 23ean.

Ana Madariagak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, eguen honetarako, urtarrilaren 24rako, deitu dau 2013ko Bizkaiko Aurrekontu Proiektuaren osotasunari aurkeztutako zuzenketa-eskeei buruz erabagiko dauen Osoko Batzarra. Osoko Batzar hori Gernikako Batzrretxean izango da, goizeko 10:00etan hasita. Bertan, Bildu eta Socialistas Vascos Taldeek aurkeztutako osoko zuzenketa-eskeak eztabaidatu eta bozkatuko dira.

Bizkaiko aurrekontu orokorrei buruzko osotasunezko zuzenketa-eskeeak ez eze, Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiak beste hiru zuzenketa-eske sartu ditu biharko Osoko Batzarrean eztabaidatzeko, horreek be osotasunezkoen izaerea daukielako. Hain zuzen be hurrengo gaiei buruzkoak dira hiru zuzenketok: goi karguen soldaten jarduera osagarraik murriztea, udalen finantziazinoa handitzea eta Udalkutxaren 2012ko kitapena.

Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da Bizkaiko Batzar Nagusien web gunearen (www.jjggbizkaia.eus) bitartez. Hasteko, Oscar Arana eta Jose Luis Sagredo Euzko Abertzaleak taldeko batzarkide barri kargu hartuko dabe. Joandako martitzenean Batzar Nagusien Alkartezintasunetarako Batzordearen aldeko ebazpena aho batez jaso eben biek.

Hatakotzat jotako zuzenketei buruzko Osoko Batzarra egingo da eta horren ostean, zatizko zuzenketa-eskeez eztabaidatzeko batzarrak izango dira Ogasun eta Finantzetako Batzordean. Batzorde-batzarrok egin ostean geratu daitezan zuzenketez eztabaidatzekoa izango da Aurrekontuei buruzko azken Osoko Batzarra.