Aurreko Albisteak

Barakaldoko Lutxanako tuneletako segurtasunari buruz eztabaidatuko dau Herri Lan eta Garraioetako Batzordeak

Barakaldoko errepideak

Bilbon, 2013ko urtarrilaren 18a

Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordea astelehenean, urtarrilaren 21ean, batuko da Barakaldoko Lutxanako tunelei buruz Socialistas Vascos Taldeak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bat eztabaidatzeko. Horren bitartez, eskatu egin gura jako Foru Aldundiari desagertuerazo dagiala sozialisten ustez Barakaldoko emakumezkoen segurtasunerako “gune baltz” nagusi dan hori. Lutxanako oinezkoentzako tunelok orain 20 urte eregi ziran auzo hori eta Barakaldoko erdigunea lotzeko, eta albiste izan dira oraintsu, emakumezko batek eraso sexuala jasan ebalako han joandako urriaren 28an.

Talde sozialistak gura dau Aldundiak “aukera arina eta segurua emon deiela oinezkoei“, euren ustez “Barakaldoko herritarrek ordaindu egin behar dabez orain orduan txarto egindako planifikazinoaren akatsak, azpiegitura basatiak egin ziralako, besteak beste A-8 autopistea, Rontegiko Zubia eta Gurutzetako Aldagunea”.

Bizkaiko Talde Popularrak zuzenketa-eske bat aurkeztu deutso ekimen horri, hain zuzen be Barakaldoko Udalari eskatzeko “jarri dagizala, gehiago atzeratu barik, bideozaintzarako kamerak Lutxanako tuneletan”.


ERREPIDEETAKO BIDESARIEN ZENBATEKOAK GAURKOTZEA

Batzordearen batzar berean Bizkaiko errepideetan urtarrilaren 1etik hasita ordaintzen diran bidesarien zenbatekoen barri emongo deutse Aldundiak Batzar Nagusiei. Hiru Foru Dekretuen inguruko kontu emonketea da, eta horreetan Foru Aldundiak zehaztu egiten ditu zeintzuk diran Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea, Artxandako Tunelak eta AP-8aren Bizkaiko tartea erabilteagaitik ordaindu beharreko bidesariak, baita zenbateko horreek zelan kalkulatu dituan be.