Aurreko Albisteak

Batzar Nagusien Taldeburu-Batzarra astelehenean batuko da Bizkaiko Aurrekontuaren eztabaidarako egutegiaz erabagiteko

Gernika

Bilbon, 2013ko urtarrilaren 17an.

Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, Ana Madariagak, Taldeburu-Batzarrerako deia egin dau gaur arrastian. Batzar hori astelehenerako dago deituta, eguerdiko 13:00tan hasita, eta bertan Bizkaiko 2013. urterako Aurrekontuen Proiektuari aurkeztutako osotasunezko zuzenketa-eskeez eztabaidatzeko Batzar Nagusia noiz izango dan erabagiko da seguruenik.

Batzar Nagusietako Araudian ezarritakoaren arabera, Osoko Batzarrerako deia egitea Lehendakariari jagoko, Mahaiagaz bat etorrita eta Taldeburu-Batzarraren eretxia entzun ondoren. Horrexetarako da, hain zuzen, biharko deitutako Taldeburu-Batzarraren bilerea, hurrengo Batzar Nagusiari begira, non eztabaidatu egingo diran Bildu eta Socialistas Vascos Taldeek Aurrekontuen Proiektuari aurkeztutako osotasunezko zuzenketa-eskeak. Lorea Bilbao batzarkidea lehenengoz arituko da Euzko Abertzaleak taldearen Taldeburu moduan.

Osoko Batzarraren Gai-Zerrendan Oscar Arana eta José Luis Sagredo Euzko Abertzaleak taldearen batzarkide barrien karguratzea be sartuko da, behin joandako martitzenean Batzar Nagusien Alkartezintasunetarako Batzordearen aldeko ebazpena ahobatez jaso ondoren.