Aurreko Albisteak

Oscar Arana eta José Luis Sagredo Batzar Nagusietako batzarkide barriak

Oscar Arana

Oscar Arana

Bilbon, 2013ko urtarrilaren 8an.

Oscar Arana eta José Luis Sagredo Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkide izango dira laster. Juan María Aburto, Eusko Jaurlaritzako sailburu izendatutakoa, eta Idoia Mendiolagaray, oraintsu hildakoa, ordezkatuko ditue. Batzarkidetasun-agiriak Batzar Nagusietako erroldan aurkeztu ostean, Batzar Nagusietako Mahaiak onartu egin ditu bideraketarako. Alkartezinasunetarako Batzordeak batzarkideoi jagoken erizpena egin beharko dau Euzko Abertzaleak Taldeko batzarkide barri biok hurrengo Batzar Nagusian, behin egin beharreko deia egin eta gero, batzarkidetasun osoaz jabetu daitezan.

Oscar Arana Juan María Aburtoren ordezko izango da Bilboko barrutitik. 53 urte ditu eta Bilboko Industria Ingeniarien Eskola Nagusian industria ingeniari egin zan 1985. urtean. Enpresen Kudeaketan masterra eginda dauka Madrilgo IE Business School dalakoan eta doktoradutza tesia Bizkaiko mikroenpresen kalidade kudeaketearen inguruan. 15 urte daroaz irakasle moduan UPV/EHUn.

Abandoko EAJren Uri Buru Batzarreko kide izan da Arana, eta alderdi horretako Ogasuneko arduradun eta Uri Buru Batzarren Artekoen kide. Gaur egun, unibertsitateko irakasle izateaz gain, ACTIVA enpresearen manager aholkulari da —Bilbon dago enpresa hori eta enpresa industrial eta zerbitzutakoentzako kudeaketa aholkularitza eskaintzen dau— eta industri enbalejerako produktuak egin eta saltzen dituan EUSKOPACK enpresearen kudeatzaile be bada.

Beste alde batetik, José Luis Sagredo oraintsu hildako Idoia Mendiolagaray andrearen lekuan sartuko da. Basaurin jaio zan eta EUHko Sarrikoko fakultateko Ekonomi eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da. EAJ alderdiaren Lurralde Batzarreko ahalduna da eta alderdiko diruzaina be izan zan Galdakaon. Azken foru-hauteskundeetan zazpigarren egoan EAJ-PNVren Durango-Arratiako zerrendan.