Aurreko Albisteak

Batzar Nagusiek onartu egin dabe 2013. urterako aurrekontua, jarduera-gastua ia %4an gitxituta

Gernika

Gernikako Batzarretxea

Bilbon, 2012ko abenduaren 28an.

Bizkaiko Legebatzarreko Batzarkide-Talde guztiek (Euzko Abertzaleak, Socialistas Vascos eta Bizkaiko Talde Popularrak), aurka bozkatu dauen Bildu Taldearen salbuespenagaz, bat etorri dira gaur Batzar Nagusietako Araudi eta Jaurpiderako Batzordearen bileran Erakundearen 2013. urterako aurrekontua onartzerakoan. Guztira 7.942.383 euroko gastua ekarriko dau horrek, aurtengorako izendatutako 8.255.641 eurotakoa baino %3,79 gitxiago. Akordioaren barruan sartzen da be langileen 2013. urteko “aparteko” soldaten ordainketea aurreratu egingo dala urtarrilera eta uztailera, Madrileko gobernuaren 20/2012 Errege Lege Dekretuaren ondorioz abenduko “aparteko” soldata kendu eta gero.

Batzar Nagusien jarduerarako diruaren gehiena aurrekontuaren I, II eta IV. kapituluetarako da (ikusi beheragoko koadroa), eta guztirakoaren %90a da. Hor barruan sartzen dira langileen ordanketak —funtzionarioak, lan hitzarmenpeko langileak, aldi baterakoak eta kargu politikoak—, Erakundearen egoitzen mantenimendu-gastuak —Bilboko administrazino-egoitza, Gernikako Batzarretxea, Abellanedakoa eta Gerediagakoa—, Enkarterrietako Museoaren kudeaketea eta la talde politikoei jagokezan ordainketak azken foru-hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren arabera.

I. kapitulua Langileen ordaiketei buruzkoa da eta hor 112.816 euro aurreztuko ditu Bizkaiak, ia %3an gitxituko diralako Batzar Nagusien menpeko langile guztiei ordaintzeko erabiliko dana. Horretarako 3.822.079 euro izendatu ziran 2012. urterako, eta 3.709.263 euro jarri dira 2013.erako. II. kapitulua Ondasunetarako eta zerbitzuetarako gastuak izenekoa da, eta hor izendatutako 2.169.606 euroetako gehiena Batzar Nagusien lau egoitza ofizialetako mantenimenduak (Bilbo, Gernika, Abellaneda eta Gerediaga) eta Enkarterrietako Museoaren kudeaketeak eroango ditu, aurreko urtean baino %1,8 gehiago. Ostera, lau Batzarkide-Taldeei jagokezan ordainketak ez dira aldatzen. Beraz, Batzar Nagusiek alderdi politikoei ordainduko deutseena datorren urtean 2012. urtekoaren beste izango da, hau da, 1.616.464 euro.


2013KO “APARTEKO” SOLDATA BIEN AURRERAPENA

Araudi eta Jaurpiderako Batzordearen saio berean behin betikotasunez onartu da 2012ko abenduko “aparteko” soldata ez ordaintzea Batzar Nagusien menpeko langileei —bardin funtzionario, lan hitzarmenpeko langile, aldi baterako langile edo kargu politiko izan—, eta 2013. urteko “aparteko” soldaten ordainketea urtarrileko eta uztaileko lehen egunetara aurreratzea. Horretara, bada, Batzar Nagusietako Mahaiak joandako abenduaren 11n horren inguruan hartutako erabagia onetsi egin da.

Lotutako artxiboak: