Aurreko Albisteak

Iñigo Urkulluk Lehendakari zina egin dau Gernikako Aretxaren itzalpean

Gernika, 2012ko abenduaren 15ean

Iñigo Urkulluk ohitureari jarraitu eta Lehendakari Zina Gernikako Batzarretxean egin dau, Foru Aretxaren, euskal askatasunen ikur gorenaren, itzalpean. Lehendakari barriak zina egiteko Jose Antonio Agirre lehenengo Lehendakariak 1936ko urriaren 7an erabili eban euskerazko formulea erabili dau. Agirreren zina bere horretan erabili eben Carlos Garaikoetxeak, José Antonio Ardanzak eta Juan José Ibarretxek; Urkulluk aldaketa txiki batzuk egin deutsaz. Eusko Jaurlaritzaren zortzigarren Lehendakariak Gernikako Estatutua erabili dau zina egiteko.

“Apal apalik, Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean, eusko lur gainean zutik, eta Gernikako aritzaren azpian, herri ordezkari zareten zuen aurrean, nere agintea zintzo beteko dudala zin dagit”

Gernikako Aretxaren ondoko ekitaldi horrezaz ganera, Karguratzeko Batzar Berezia egin da Batzarretxeko Batzar Aretoan. Ekitaldi horretan, bada, Gobernu aldaketea egikaritu da Patxi López Lehendakariak aginte-makila Iñigo Urkulluri eskualdatu deutsanean.

IKUSI BIDEOA
http://vimeo.com/55680069