Aurreko Albisteak

2005-2016 epealdirako Bizkaiko Hondakinen Kudeaketerako II. Plan Integralaren bigarren ohiko azterketea onartu dagiala eskatuko deutse EAJk, PSEk eta PPk Aldundiari

Bilbon, 2012ko abenduaren 7a

Euzko Abertzaleak Taldeak (EAJ), Socialistas Vascos Taldeak (PSE) eta Bizkaiko Talde Popularrak alkarregaz batera aurkeztu dabe Arauz Besteko Proposamen bat Batzar Nagusietan, eskatzeko Bizkaiko Foru Aldundiari “2005-2016 epealdirako Bizkaiko Hondakinen Kudeaketarako II. Plan Integralaren bigarren Ohiko Azterketa onar dezala, Hondakinen Herrialde Batzordeak 2012ko urriaren 1eko bileran onartu zuen agirian ezartzen ziren termino beretan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Batzarkide-Taldeen artean eginiko lanaren emaitza delakoan eta taldeen iradokizun eta ekarpenak azken idazketan borobiltzen dituelakoan. “


ZEBRA MUSKUILUA

Beste alde batetik, Bizkaiko Talde Popularrak Nekazaritzako Foru Diputatu andrearen batzorderatzea eskatuta dauka azaldu dagiazan zebra muskuilua Bizkaian egoteari eta horren aurka egiteko Foru Aldundiak hartutako eta aurreikusitako neurriei buruzkoak. Popularrek informazinoa eskatzen dabe “izurrite horrek Bizkaian dauen hedadureaz” eta horren aurka Aldundiak “egin dituanez eta egiteko aurreikusten dituanez, kontuan izanik eze bibalbio hori kaltegarria dala gure ekosistemetarako”. Zebra muskuilua igaz agertu zan Zeanuriko Undurragako urtegian eta, oraintsuago, Arrigorriagako Mendikosolokoan agertu da, eta horrek egiaztatu egiten dau, PPren eretxian, espezie inbaditzaile hori hedatuz doala gura Herrialdean.