Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusiek ahobatez onartu dabe HIESaren Nazioarteko Egunaren inguruko Erakunde Adierazpena

Bilbon, 2012ko azaroaren 30a

Bihar, abenduak 1, HIESaren Nazioarteko Eguna dala gogoratzeko Erakunde Adierazpena hobatez onartu dabe gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusiek. Batzarkide-Talde guztiek (Euzko Abertzaleak, Bildu, Socialistas Vascos eta Bizkaiko Talde Popularrak) testuaren alde bozkatu dabe Mahaian eta Taldeburu-Batzarrean. Adierazpenean esaten da, beste gauza batzuen artean, azken hamarkadetan munduko biztanleriarengan eraginik haundiena izan dauen gaixotasuna dala eta kalterik gehien garabidean dagozan herrialdeetan bizi diranengan eragin dauela.

Alde batetik, Bizkaiko legebatzarrak salatu egiten dau bere sasoian jarri beharreko prebentzino neurri eraginkor eta egokiak jarri ez izana HIESaren pandemiak gaur egun dauen hedadurea ekiditzeko, eta eskatu egiten dau krisialdi ekonomikoa ez daitela oztopo izan gaixotasun hori jasan behar daben pertsonen bizi-kalidadean. Batzar Nagusien ustez, HIESaren moduko gaixotasunen arloan barrikuntza-, prebentzino-, kontzientziazino-, ikerketa- eta tratamendu-politika egokiaren alde egin behar da lan, bermaturik gaixo guztientzako antirretrobiralen bitarteko tratamendua, esklusinoaren aurkako planak eta prebentzino neurriak, besteak beste.

Ana Madariaga eta teknikari bat lazua jarten Batzar Nagusien Bilboko egoitzan.

Lotutako artxiboak: