Aurreko Albisteak

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna Batzar Nagusietan

egoitza

Puntu lila Batzar Nagusien fatxadan

Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dala-eta, Bizkaiko Batzar Nagusiek barriro be konpromisoa hartzen dabe egun hori aintzat hartzeko; izan be sexu indarkeriaren aurkako aldarrikapen kolektiborako egun bihurtu da azaroaren 25a. Surreko urteetan lez, Bizkaiko Batzar Nagusiek aste osoan agiri-agirian jarriko dabe puntu lila, indarkeria horren aurkako adierazgarritzat. Gizarteak zurt eginda ikusten dau emakumeenganako indarkeria. Azken urteetan arazo horrezaz jabetzeko lan handia egin dan arren, asko eta asko dira oraindik eraso sexisten ondorioz hildako edo tratu txarrak jasandako emakumezkoak. Indarkeria hori ezin leiteke ezetara be ahaztu.