Aurreko Albisteak

300 pertsona baino gehiago bildu dira Barbadun ibaiaren arroan zeharko ibilaldian

Abellanedan, 2012ko azaroaren 17an

Eguradi onak eta Barbadun ibaiaren arroak gordetzen dauen ondarea ezaguru nahiak bultzaturik 300 pertsona baino gehiago bildu dira Barbadun ibaiaren arroan kokatutako burdinola, errota eta torretxeetan zeharko ibilaldiaren IV. edizinoan. Enkarterrietako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatzen daben kultur ibilbide horren bitartez, Enkarterriaren industria-ondare aberats eta ugariaren barri emon gura izan da. Ibilaldia goizeko 9:00etan hasi da Muskizeko San Juan enparantzan, eta bost ordu beranduago amaitu da, eguerdiko 14:00 aldera, Sopuertako Abellanedako Museoan, 26 kilometroko ibilaldia egin eta gero.

Ibilaldi horren bitartez zuzen-zuzenean ezagutarazo gura izan dira Barbadun ibaiaren arroan oraindik orain zutik dagozan burdinolak, baita beste eraikin batzuk —errotak, torretxeak edo jauregiak— be. Aurtengo edizinoan ibilbidea aldatu egin da eta orain dala gitxi erabarriturik dagoan bide berdearen zenbait zati ezagutu dira, horreetariko asko errekearen ondotik eta bertako burdinolen paren doazala. Ibilbideak Sopuerta alderantz egin dau, Lalindeko kaltzinazino-labeak ikusi ahal izateko.

Museoak eta Gorabide alkarteak proiektu inklusiboa garatzen dabe alkarlanean, desgaitasundunek be Museoaren ekintzetan parte hartu dagien. Horren ildotik, bada, ibilbidearen zati bat, El Pobal eta Valdivian (Galdames) artekoa hain zuzen, oraintsu 50. urteurrena bete dauen alkarte horretako kideek be egin dabe eta, era berean, indarbarritzeko jan-edanetarako prestatutako hiru lekuetatik bi Gorabideko lagunen ardurapean egon dira.

Informazio gehiago eta bideoa

http://harresi.org/2012/11/20/iv-edicion-de-la-ruta-de-las-ferrerias-molinos-y-torres/