Aurreko Albisteak

Deiadar-Mendien eguneko igoerea

Gorbeia mendira antolatutako ibilbidea

Gorbeia mendira 2005. urtean antolatutako ibilbidea

Bizkaiko Batzar Nagusiek jarraitu egin gura dabe 2004. urtean, Bizkaiko Batzar Nagusiak berreskuratu izanaren 25 urteurrenean, hasitako ohitureagaz, eta datorren apirilaren 28an, zapatuan, Deiadar-Mendien Eguna egin gura dabe. Sollubera igongo dogu, mendi hori zan-eta antxinako denboratan Bizkaiko Batzar Nagusira joateko deiadar-menditzat erabilten zanetako bat, Oiz, Gorbeia, Kolitza eta Ganekogortagaz batera.
Mendi ibilbide hori Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatu dabe Balmaseda Mendi Taldea, Gailurra, Ganzabal, Sollube 707 eta Alpino Tabira mendizale-alkarteekin batera. Bermeoko Taraska plazatik urtenda hasiko igoerea, goizeko 9:30etan. Sollubeko gailurrean, eguerdiko 12etan, Batzar Nagusirako deia egingo da adarra joaz.
Ekitaldi horretarako beren-beregi egindako adar bat erabiliko da deia egiteko eta urterik urte beste deiadar-mendietara antolatuko diran ekitaldietarako erabiliko da.