Aurreko Albisteak

Ahaldun Nagusiaren batzorderatzea Batzar Nagusietan

Bilbon, 2012ko azaroaren 16an

Bizkaiko Ahaldun Nagusia, José Luis Bilbao jauna, Batzar Nagusien Iraskunde-Batzordean izango da datorren astelehenean, azaroaren 19an, Finantzetako Euskal Kontseiluan urriaren 23an izandako bileran hartutako erabagien barri emoteko. "Opor" fiskalen diruaren itzulketaren harira sortutako gatazkearen barri emoteko eta bertan hartutako erabagiek Bizkaiko aurtengo kontuetan izango daben eragina azaltzeko Bildu Taldeak eskatutako batzorderatzeari erantzungo deutso Ahaldun Nagusiak.

Presazkotasunez bideratzeko eskatuz Bilduk aurkeztutako eskariak zazpi galdera egiten deutsoz Bilbao jaunari eta, beste gauza batzuen artean, Talde horrek jakin gura dau “opor fiskalak” deritxenetatik berreskuratutako dirua “zertarako erabiltea” aurreikusten eban Aldundiak eta “diru horrekin aurtengo aurrekontuak orekatzeko asmoa” eukan ala ez.

Iraskunde-Batzorderako batzorderatze-eske horregaz Bilduk gura dau Ahaldun Nagusiak azaldu dagiala zelan ulertu eban Bizkaiko Foru Aldundiak gainontzeko Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin opor fiskalen diruaren itzulketarako 2011ko urriaren 14an sinatutako akordioa eta argitu dagiala diru hori Eusko Jaurlaritzari ez itzultzeko “eritxi aldaketea”.