Aurreko Albisteak

Pedro Ibarreche Praktika Juridikorako Eskolako praktiketako legelariek Bizkaiko Batzar Nagusiak bisitatu ditue

Bilbon, 2012ko azaroaren 14an

Pedro Ibarreche Praktika Juridikorako Eskolakoek bisitari izan dira gaur Bizkaiko Batzar Nagusien administrazino egoitzan. Ekitaldi hori Bizkaiko Abokatuen Bazkuneak Lurraldeko erakunde publikoak ikasleei ezagutuazoteko antolaturikoen artean dago. Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak harrera egin deutse Eskolako ikasleei eta Aitzol Asla eta Jon Larrea arduradunei, eta konbitea egin deutse aurrerantzean Eskolako heziketa-egitarauan berariazko ikasgaia sartzeko Bizkaiko legebatzarrari buruz, abokatutzan jardungo dabenek erakundearen eta haren eskuduntzen barri izan dagien. Osoko Batzarren bat Gernikako Batzarretxean ikusteko konbitea be luzatu deutse lehendakariak.

Bizkaiko abokatu barriak izango diranek hamarkadak daroez praktikak egiten Bazkunean. Aurtengo ikasleak, bada, Lehendakariak egin deutsen harrerea eta gero, egoitzako bulegoak bisitatu ditue eta Batzarkide-Taldeetako ordezkariakaz berba egiteko aukera izan dabe. Bisitaldiaren amaieran, alkarrizketa-hitzaldia izan dabe Batzar Nagusietako Legelariakaz, Batzorde areto nagusiaren inguruan jesarrita.

Lagunarteko giroan, bada, José Luis Aurtenetxe eta Javier Madariaga legelariek “lan-kide” dabezan horreei azaldu deutse erakunde honek zenbateko garrantzia dauen Herri honen erakunde-bilbaduran. Bisitan etorri diranen itaunei erantzunez, Batzar Nagusietako legelariok azaldu egin deutse erakundeak, legebatzar dan ezkero, egitekoen artean dituala, besteak beste, Foru Arauak onartzea, Bizkaiko aurrekontuak onartzea, Bizkaiko Ahaldun Nagusia izendatzea edo Bizkaiko Foru Aldundiaren (Lurraldearen exekutiboa) kontrola egitea.

Pedro Ibarreche Praktika Juridikorako Eskolako ekintza barri honen bitartez lortu gura dau legeari gazteak bermerik handienakaz hastea jardunean, lanbide horrek dituan erronkei behar dan moduan erantzunez. Eskola hori erreferente bihurtu da, baita nazino eta Europa mailan praktika juridikorako dagoan zentrorik prestigiodunetariko bat be. Eskoleak erabagi dau eze aurrerantzean bere lan-egitarauan berariazko heziketea emongo deuela euskal erakundeetara hurreratzeko, Eusko legebiltzarrari buruzkotik hasita. Daborduko aztergai ditue, esate baterako, Konstituzio Epaitegia, Epaitegi Gorena, Fiskaltza edo Diputatuen Kongresua, besteak beste.