Aurreko Albisteak

Nekazaritzako Foru Diputatuak Batzordeaan argibideak emongo ditu Bizkaiko esnearen sektorearen egoereari buruz

Behiak

Bilbon, 2012ko azaroaren 15an

Irene Pardo Nekazaritzako Foru Diputatu andrea Bizkaiko Batzar Nagusietan egongo da Bizkaiko Talde Popularrak irailaren hasieran egin eutsan batzorderatze-eskeari erantzun eta argibideak emoteko Bizkaiko esnearen sektorearen egoereari buruz. Batzorderatzea eskatzeko Talde horrek aurkeztu dauen idatzian adierazoten dau beharrezkoa dala Diputatu andrea Batzar Nagusietan batzorderatzea zenbait faktoregaitik “Bizkaiko esnegintza sektorea ia bideraezin bihurtu dala” ikusi dalako.

Popularren “interesekoa” da jakitea Aldundiak ze datu darabilen horren inguruan, ikusi dabelako sindikatuek eta nekazaritza erakundeek salatu egin dabela abelzaintza sektoreak ordaindu behar dituan prezioek, “askogaz gainditzen dituelako ataratako mozkinak”. Gaur egun esnetegiek daben errentagarritasunaz eta Aldundiak sektoreko abeltzainei laguntzeko asmotan darabilzan neurriez be galdetzen dabe popularrek.


Euskeraz etiketatzea

Beste ekimen baten bitartez, Bildu Taldeak eskatu egiten deutso Diputatu andreari ea Aldundiak ekimenik gauzatu dauen “Kaiku enpresak egindako salaketaren ondorioz Eusko Jaurlaritzak Euskal Herria Esneari euskara hutsezko etiketazioagatik irekitako espedientea salatzeko”. Bildu Taldeak ganeratzen dau “larritasunez “ ikusten dauela “euskal merkatuan salduko den produktu batek euskara hutsez saltzeko arazoak izatea”. “Etiketatuari buruzko espainiar legea ez da bidezkoa, eta Eusko Jaurlaritzak Euskal Herria Esnearen kasuan, legeari ematen dion irakurketa guztiz murriztatzailea” dala be baderitxe.