Aurreko Albisteak

Ekonomia Sustatzeko Diputatuaren batzorderatzea

Bilbon, 2012ko azaroaeran 12an.

Bihar, Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatu jaunak batzorderatu eta argibideak emongo ditu batetik, Galdakaoko Formika enpresearen egoerearen aurrean Bizkaiko Foru Aldundiak egindako gestinoei buruz eta, bestetik, Habidite enpreseak sinatutako akordioak Europako Batzordeak “legez kontrako estatu-laguntza” lez joteak ekarriko leukezan ondorenez.

Galdakaoko enpreseari buruz —enpresearen zuzendaritzak EREa aurkezturik dau, 169 langile kaleratzeko— Bildu Taldeak jakin gura dau “zeintzuk pausu eman dituen Ekonomi Sustapen Sailak Formica enpresak bere aktibitatearekin jarrai dezan Bizkaian”. Beste ekimen baten Sozialistek gura dabe Diputatuak argibideak emotea Habidite enpreseak Aldundiagaz 2006. urtean sinatutako zenbait kontraturi buruz; kontratu horren bitartez enpresa horrek, batetik, Alonsotegin lantegi bat eregi behar eban eban, beste batetik, 1.500 etxebizitza modular egin.

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea 11:30etan hasiko da, enpresa barritzaileak sortzeari buruz Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Beste-ko Proposamenaren eztabaideagaz. Bizkaiko Talde Popularrak eskatzen dau 52/2010. Foru Dekretua aldatzea, enpresa barritzaileak sortzeko erispideak aldatu daitezan. Popularrek gura dabe sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaitik kanpo daben enpresa eta sustatzaileek be jaso ahal izatea Enpresa Berritzaileak Sustatzeko Programako onurak, beti be gure Lurraldeon enpresa barritzailerik sortzen badabe.

Hurrengo, sexuen arteko bardintasuna suspertzeko eta desgaitasuna daben pertsonak gizarteratzea bultzatzeko politikak Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazotako turismo-estrategietan sartzeari buruz Socialistas Vascos Taldeak aurkeztutako Arauz Beste-ko Proposamenaz eztabiaidatuko da.