Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusien omenaldia biktimei, Bilbon, Memoriaren Egunean

Bilbon, 2012ko azaroaren 10an.

Bizkaiko Batzar Nagusien ordezkaritza bat izan da eguerdi honetan Bilboko Doña Casilda parkean biktimen omenez egin dan lora eskaintzan. Batzar Nagusiek, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Memoriaren eguna dala-ta antolaturiko ekitaldia eguerdiko hamabi eta erdietan hasi da. Egun berezi hori 2010. urtean egin zan lehenengoz, Euskadiko Autonomi Erkidegoko erakunderik behinenen eskutik. Azaroaren hamarra aukeratu zan hain zuzen be egun horretan inoiz ez dalako atentatu mortalik gertatu.