Aurreko Albisteak

Erakunde Adierazpena Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dala-eta

Bizkaiko Batzar Nagusiek honako adierazpena egiten dabe pertsona errefuxiatuen Nazinoarteko Eguna dala-eta:

1. Batzar Nagusiek ardurea adierazo gura dabe milioika pertsona desplazatu, migratzaile behartu, babes eskatzaile eta errefuxiatuakaitik, gatazka armatuen, biziteko lain ez izatearen, jazarpen politikoaren , genero jazarpenaren, errepresinoaren edo hondamendi naturalen erruz bizitza, askatasuna edo biziteko erea arriskutan dabela-eta, jatorrizko herrialdetik igesean emigratu behar izan daben guztiakaitik. Hortaz, Batzar Nagusiek eskatu egiten deutsee euskal erakunde guztiei eta euskal gizarteari eskura daben guztia egin daiela egoera hori ezabatu edo arintzeko.

2. Nazinoarteko testuinguru horretan, emakumezko ume, nerabe eta helduak, emakume izateagaitik beragaitik, egoera ahulagoan dagoz giza-eskubideen urraketen aurrean; halanda ze, beharrezkoa da hori kontuan hartu daien politikak eta neurriak bultzatzea.

3. Errealidade horren aurrean, autortza egiten deutsagu euskal gizarteak erakutsi eta adierazo dauen alkartasunari, eta ildo berean, Batzar Nagusiek berretsi egiten dabe pertsona guztien eskubide guztiakazko daben konpromisoa eta, beren-beregi, pertsona desplazatu, migratzaile behartu, babes eskatzaile eta errefuxiatu guztienganako konpromisoa eta errespetu borondatea. Halanda ze, joakezan eskumenen barruan, Batzar Nagusiek eskura dituen neurri guztiak bultzatuko ditue pertsona horreek dituen eskubide guztiak eraginkortasunez gauzatu daitezan.

4. Gure eskumenen esparruan, geure egiten dogu asilo-eskubidea alde guztietatik bultzatzeko konpromisoa, Euskadin egoiliarrak diran eta/edo igaroten diran pertsonek eskubide hori benetan baliatu ahal izan daien. Era berean, gure konpromisoa adierazoten dogu erkidego- eta toki-esparruetan bultzatuko ditugun politiken erdiunea pertsonen beharrizanak, alkarbizitza eta gizarte-kohesinoa izango dirala, aukera-bardintasunaren printzipioa eta bazterkeriarik eza oinarritzat harturik.

5. Geure egiten dogun konpromisoa da Europako Batasunari helarazotea — jagokozan bideak erabiliz— Europan dabilzan pertsona migratzaile eta errefuxiatuen egoereari buruzko eztabaida sakona egiteko eskaerea eta proposamena. Eztabaida horren barruan egongo dira atzerri-politiken, mugen esternalizazino-politiken, herrialdeen harrerapolitiken, Estatu kide guztien erantzunkidetasunaren eta Europako Batasunaren harrerapolitiken analisia eta berrazterketea egitea.