Aurreko Albisteak

Bertie Ahern Irlandako Lehen Ministro ohiak modu positiboan balorau dau Gernikako Batzarretxearen historia ezagutzeko euki dauen aukerea

Gernikako Batzarretxera egin dauen bisitan, Bertie Ahern Irlandako Errepublikako Lehen Ministro ohiak Bizkaiko Batzarren egoitzea bisitetea eta bertan gordeta dagon historia ezagutzea “benetako plazera” izan dala adierazo dau.

Gaur goizean, Sabino Arana Fundazinoak bultzatuta Bariku Santuko Bake Akordioa sinau zanetik igaro diran hogei urteak aztertu dituan mintegiaren irekiera ekitaldian izan dauen partaidetzak ekarri dau Bertie Ahern Euskadira.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidenteagaz eta Mikel Burzako Euzko Alderdi Jeltzaleko Nazinoarteko Hartu-emonetarako arduradunagaz batera, Irlandako Lehen Ministro ohiak sakonago ezagutu ahal izan ditu Europa osoko Batzar egoitza zaharrenetakoa danaren historia eta barrutiak. Ibilpidea Presidentearen bulegoan bukatu da, eta Ahernek Ohorezko Liburuan sinatu ahal izan dau, bisitea oroitzeko.