Aurreko Albisteak

UPV- EHUko Zientzia Politikoetako hogei ikasle inguruk Bizkaiko Batzarren funtzionamentuan sakonduko dabe, Batzar Nagusietako Presidentearen eskutik

Euskal Herriko Unibersidadean (UPV- EHU) Zientzia Politikoetako hirugarren maila egiten ari diran hogei ikasle inguruk Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzea bisitau dabe gaur goizean. Izaro Gorostidi irakasleak emoten dauen “Euskal erakundeak eta euskal alderdi politikoak” ikasgaiagaz bat etorrita, ikasleek Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentearen eta Arantza Urkaregi EH Bildu taldeko batzarkidearen eskutik ezagutu ahal izan ditue Bizkaiko Batzarraren funtzionamentua eta historia.

Orain egun batzuk egin eban moduan, Presidenteak erakundearen eskumenen eta egunero, Batzordeen eta Osokoen bitartez, daukan funtzionamentuaren barri emon deutse ikasleei.