Aurreko Albisteak

Hainbat sindikatutako ordezkariek Gizarte Zerbitzuetako zorro dekretua onetsi ostean sektoreak jasan dauen eragin negatiboa azpimarratu dabe

Eskaeretarako eta Herritarrakazko Hartu-emonetarak

Comisiones Obreras (CCOO), Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB), Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK) eta Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak ordeztuz, herritar bi Bizkaiko Batzar Nagusietako Eskaeretarako eta Herritarrakazko Hartu-emonetarako Batzordearen aurrera etorri dira, Gizarte Zerbitzuetako Zorro Dekretuaren aplikazinoa dala eta laneko baldintzetan eta arretaren kalidadean gizarteratzearen sektoreak jasan dauen eraginaren barri taldeei emoteko.

Euren esku-hartzean, Izaskun Goirik eta Lebis Abarkak “sektorea une honetan jasaten ari dan egoeraren aurrean daukien ardura sakona” adierazo dabe, “titulartasuna eta finantzaketea Foru Aldundiaren esku daukien enpresatan zerbitzuak eskintzen dituen” beharginen kasuan, batez be. Horrez gain, bertaratutakoek adierazo dabenez, gizarte zerbitzuen euskal sistemak eta maparen eta zorroaren garapenak “Gizardatzen (Gizarte Arloko Hirugarren Sektoreko erakundeak batzen dituan Bizkaiko Gizarte Ekimeneko eta Gizarteratzeko Erakundeen Alkartea) deskonposaketea bizkortu dau”.

Enpresa horreetan izandako eraginak, adierazo dabenez, nahiko nabarmenak izan dira. Soldatea murriztetik zerbitzuaren kalidadea galtzera, eta batzuetan, baita enpresea ixtea be. Bertaratutakoek, hitzarmenen arloan lurraldeen artean dagon desbardintasuna be azpimarratu dabe “Bizkaia izanik hiruen artetik txarrena”. Horrez gain, Bizkaiko Gizarteratzearen V. hitzarmenaren negoziazinorako mahaiak une honetan bizi dauen blokeatze egoerea azpimarratu dabe. Hori dala eta, Foru Aldundiari “bere betebeharra bete daiala eta estaldura maila egokia emoteko hartu beharreko politikak hartu daizala” eskatzeko eskatu deutsee Batzarretako taldeei.

Erantzunen txandan Batzarretako talde guztiak eskertuta agertu dira, emondako informazinoa dala eta. Alde batetik, oposizinoko taldeek interes gehiago erakutsi dabe Foru Aldundiak egin dauen beharrean eta alde biek azkenengo urteetan izan dituen bileretan. Holan, Abarkak esan dauenez, guztira hiru izan dira Oscar Seco Gizarteratze zuzendariagaz euki dituen bilerak. Foru Aldundia eusten daben taldeek, barriz, sindikatuen proposamen zehatzen gaineko interesa erakutsi dabe. Holan, bertaratu diranek adierazo dabenez, eskatzen dabena Aldundiaren erantzukizuna da: “diru publikoak behera egiten badau, zerbitzuaren baldintzek be behera egiten dabe”.

Eguneko gai zerrendako bigarren puntuan, batzordeko presidenteak, herritar batek, zenbait ordaintzailegazko etekinengaitik persona fisikoen errentaren ganeko zergaren auto-likidazinoa aurkeztu beharraren gainean aurkeztu eban idazkiari buruz Bizkaiko Ogasunak egin dauen txostena azaldu dau. EH Bildu izan da horren gainean ñabardura bat egin gura izan dauen bakarra, “arazoa ez dala derrigortasuna, atxikitako kopurua baino”, balorauz.